Blog

Zure auto babeserako

informazioa

MAIER (edo nola berritu osasunari heltzeko)

Bi astetan soilik, Gernikan kokatutako kooperatiba automobilgintzarako piezak fabrikatzeko eta apaintzeko arloan enpresa buruzagi izatetik, osasun pantailen fabrikazio altruistaren erreferente izatera pasa da.

2020ko martxoaren 14an, alarma egoera ezarri zen, COVID-19 koronabirusek eragindako aurrekaririk gabeko osasun larrialdi bati aurre egiteko.  Industria eta merkataritza erabat gelditzea dekretatu zen, funtsezkotzat jo izandako zerbitzuak edo sektoreak izan ezik. Gauetik goizera, hamaika enpresa bat-batean gelditu zen, munduko pandemia eten egiteko. Baina, zergatik itxaron ezer egin gabe, zure ezagutza eta esperientzia osasunaren zerbitzura jarri ditzakezunean?

Ideia hau buruan zutela, MAIEReko boluntario talde batek,  hainbat enpresarekin edo erakunderekin lankidetzan, besteak beste: TKNIKAFP Euskadi arloko Ikerketa Zentroa, WalterPack, BioCruces edo la Euskadiko ‘maker’ erkidegoa, erronka berezi bati ekin egin zion: euren produkzioa berbideratzea osasun babeserako biserak fabrikatzeko. Horrela, bi astetan soilik –lehenengo bidalketa martxoaren 28an izan zen-, egunean 2.500 eta 4.000 pantaila artean fabrikatzen hasi ziren, eta 90.000tik gora, modu altruistan, banatzea lortu zuten, apirilaren erdiera arte.

Berritzeko trebetasuna

Web gunean azaltzen duten bezala, euskara zaharrean, MAIER hitzak “trebea” esan nahi du, alegia, zalantzarik gabe agerian utzi duten trebetasuna, euren sektorean buruzagi izateko ezezik –teknologia zentroekin eta egoitzekin Europan, Indian, Txinan edo AEBn zehar banatuta-guztiontzako mesederako lankidetzan aritzeko produkzioa berritzeko ere, proiektu konplexuen matrizeak egiteko eta industrializatzeko esperientzia zabalari esker.

Aurrekaririk gabeko krisi honetan lagundu ahal izatearen sentsazioa Maier osatzen dugun guztiei gertatu zaigun hoberena izan da”, Ana Garcíak  azaldu dio (Injekzio Moldeen Barne Fabrikazioaren Burua) TUlankide-ri.

Babes pantaila honen diseinua seguritatearen arloari aplikatutako berrikuntza adibide bat da, eta departamentu, erakunde eta sektore desberdinen arteko lankidetzari esker gizartearentzat sortu ahal izan da. TKNIKAn garatutako prototipo bat abian hartuta,  MAIEReko teknikariek euren deseinua injekzio prozesuari egokitu zioten, eta horrela, 350 ale orduko ekoiztea lortu zuten (3D inprimagailu estandar batek ordubete inguru behar du pantaila bakoitzeko).

Molde oso bat egiteko, hainbat aste beharko genituzke eta denbora aurka geneukan, egun bakoitza garrantzitsua zen eta horregatik, molde bat berrerabili nahi genuen, barrunbe eta nukleo txertaketa aldagarriak bakarrik fabrikatuz, biseraren geometria berriarekin”, adierazi du Garikoitz Azkunak (Maier-eko ingeniaria eta proiektu honen project leader, Bizkaiko Ingeniarien Elkargo Ofizialerako elkarrizketa honetan (COIIB).

Talde-lanean aritzearen sentsazioa, zaintzen gaituztenen seguritatea hobetzearen aldeko helburu berarekin, oso hunkigarria eta esker onekoa izan da. MAIEReko ia departamentu guztiek parte hartu dugu: erosketak; piezen ekoizpena; proiektuen koordinazioa, I+G, diseinua, paketatzea, matrizeak…”, gogora ekarri du Ana Garcíak. Eta emaitza agerian dago.

Segurtasunarekiko konpromisoa

MAIERek nagusiki PVC (vinilo polikluro) eta PC (polikarbonatoa) materialekin egiten du lan.  Bere produktuak fabrikatzeko eta manufakturatzeko arriskutsutzat sailkatutako hainbat substantzia kimiko manipulatu eta biltegiratu behar dira ere, esaterako; azido kromikoa (1. kategoria), azido klorhidrikoa (2. kategoria) edo azido nitrikoa (2. kategoria).

Horregatik, MAIERek  840/2015 ED-ren eskakizunei men egiten die (SEVESO Araudiaren Espainiarako transposizioa), EBeko segurtasun maila gorena. Prebentzio neurriak, eta baita substantzia hauek erabiltzetik eragindako larrialdi bati aurre egiteko ekipoak ere, MAIEReko larrialdi planean kontsultatu daitezke, Larrialdi Arretarako Zuzendaritzaren web orrialdean eskuragarri.