Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Nola fabrikatzen da beira

Beira lortzeko hainbat material 1500 ° inguruan urtu behar dira, besteak beste, silize-harea, sodio karbonatoa eta kareharria

 

Orotariko tamaina, itxura eta koloreak daude. Denetarik aurki dezakezu: gardenak edo opakuak, blindatuak edo segurtasunezkoak, akustikoak, isolatzaileak, islagailu aurkakoak, eta baita adimendunak ere. Beiraz ari gara, erabilera anitz dituen gure egunerokotasuneko elementu arrunta, alegia: lehioak, haizetakoa, lente optikoak, botilak, edalontziak, apaingarriak, etab.

Beira substantzia inorganikoa da, zeharrargia, amorfoa eta solidoa, ohiko tenperaturan, nahiz eta nahiko hauskorra izan. Era naturalean aurkitu edo era artifizialean sortu daiteke, hainbat material tenperatura handian urtu ondoren (1500ºC inguru).

Beira antzinarotik erabili da erremintak fabrikatzeko. Egipton eta Mesopotamian maiz erabiltzen zuten. Uste da beira, ontziratutako material gisa, k.a. 1.200. urte inguruan hasi zela erabiltzen. Arabiako herriek ere erabiltzen zuten, horiek binokularrak asmatu baizituzten, handipena zuten beira ahurrak erabiliz.

Beira eta kristala: antzekoak baina desberdinak

Bi hitzak sinonimo moduan erabili ohi dira, baina ez da zehazki gauza bera. Friends Of Glass web gunean –beira ontzien Europako fabrikatzaileen Federazioak babestuta (FEVE)- beira eta kristalaren arteko desberdintasuna ondo azaltzen dute. Oro har, horiek osatzen dituzten molekuletan bilatu behar da: kristalean sistema antolatua jarraitzen dute, forma simetrikoekin edo patroi zehatz batekin; beiran, berriz, era irregularrean edo ausaz ezarrita daude.

Era berean, kristalak modu naturalean sortzen dira gasen presio bidezko kristalizaziotik abiatuta. Beira, ordea, modu artifizialean sortzen da, nagusiki silize-harea urtuz. Hala ere, naturak ere beira sortu dezake, adibidez, sumendietan (obsidiana) edo izpiek harean eragindako ekintzaren bidez (fulguritak).

Desberdintasun hau argi edukita, nabarmendu behar dugu ere oinarrizko beirak %100 birziklatzeko duen ahalmena (izan ere, erabat birziklagarria da: prozesuan ez da ez kalitaterik ez kopururik galtzen) eta ingurumena errespetatzen du (naturala eta kimikoki geldoa da: ez du bere edukia edo natura kaltetuko duen substantziarik askatzen).

Guardian Llodio enpresatik beiraren aldakortasuna gertutik atzeman dezakegu, alegia: eraikuntza sektorerako beira ekoizten duen konpainia. Guardian Glass Llodio-k bere gain hartu du bezeroei, gero eta zorrotzagoak diren arauzko eta jasangarritasuneko baldintzak betetzen laguntzeko konpromisoa. Horrez gain, jendeari bere bizitzak hobetzen laguntzearen alde egiten dute, balio-produktuen eta –zerbitzuen bitartez, eta baita modu jasangarrian egitearen alde ere, baliabide gutxiago kontsumituz eta erkidegoa eta ingurumena prozesuan baitan babestuz.

Guardianek bere ahalegintxoa egin duen eraikin ugarien artean, bereziki ikonikoak diren bi daude gugandik gertu: Gasteizko Teknologia Parkeko E8 eraikina eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren egoitza, Bilbon. Biak nabarmentzen dira argitasunagatik eta beirazko fatxadek eskaintzen duten beroaren kontrolagatik.

Copyright: E8 building: Aleix Bague / Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren egoitza

Jakin al nahi duzu nola fabrikatzen duten beira?