Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Euskadiko industria kimikoak osasun larrialdiari aurre egin dio

Euskadiko industria kimikoaren funtsezko enpresek lanean dihardute, euren produktuak fabrikatzen edo hornitzen, besteak beste: urak desinfektatzeko edo tratatzeko produktuak; ibilgailuetarako eta merkantzia garraiorako erregaia; edo osasun ekipamendua eta gas sendagarriak. Horiek guztiak COVID-19 birusari aurre egiteko ezinbestekoak dira.

Carmen erizaina da ospitale batean. Goizero autoa hartzen du bere lanpostura joateko; ‘lubaki’ bat, non etsai ikusiezinaren aurka borrokatzen den. Hura, tamalez, egunero nabarmenagoa da COVID-19 birusak eragindakoen kopuruetan (SARS-CoV-2). NBE jarri eta eskuak desinfektatu ondoren, bere lanaldi bukaezina betetzen du. Bertan, gaixoei behin eta berriro oxigenoz laguntzen die edo ekipo medikoak erabiltzen ditu.

Carmenek burutzen duen lana – Adrián, María, Arantxa, Iñigo edo pandemia honen aurka gertutik borrokatzen diren  milaka profesional/heroietako batena izan baliteke ere-, oraindik askoz zailagoa izango litzateke, beste milaka profesionalen babesa ez balute edukiko. Besteak beste, industria kimikoaren langileak, hots; aste hauetan pandemiari aurre egiteko euren esfortzuak bikoiztu dituen sektore bat.

Logistika, energia eta kimika: bizitzak salbatzen dituen engranaje bat

Ikasi dugu kimikak gure bizi kalitatea hobetzen duela,   baina agian, jakin ez dakigu engranaje konplexu bat osatzen duela eta horrek, bereziki une zail hauetan, gure heroiei bizitzak salbatzen diela.

Euskadiko industria kimikoak buru-belarri dihardu lanean, funtsezko produktuak eta zerbitzuak eskainiz. Ibilgailuetarako eta merkantzia garraiorako eta etxeetako ur bero eta berokuntzarako erregaiak banatzen dituzten enpresetatik hasita; gaixoen tratamendurako ezinbestekoak diren gas sendagarriak edo NBE eta ontziak osatzeko erabiltzen diren kalitatezko plastikoak fabrikatzen dituzten enpresetara arte; gaixotasuna zabaltzea saihesten duten produktu desinfektatzaileak egiten dituztenak alde batera utzi gabe.

AVEQ-KIMIKA talde barruan dauden eta aktibo jarraitzen duten enpresen zerrenda honako hau da:

EXOLUM, DEKITRA, ACIDEKA, BAHÍA DE BIZKAIA GAS, ESERGUI, GASES OXINORTE, WEYLCHEM BILBAO, PETRONOR, REPSOL BUTANO, TERMINALES PORTURARIAS, ELECTROQUÍMICA DE HERNANI, IGEPAK eta KEM ONE.

Prebentzioa eta segurtasuna garrantzitsuena da. Horregatik, enpresa hauetan ekoizpen segurua bermatzeko beharrezko neurriak hartu dira , egoera honek irauten duen bitartean.

COVID-19 birusari aurre egiten dion industria bat

Nahiz eta funtzionamenduan dagoen industria osoa funtsezkoa izan pandemiaren aurkako borrokan, batzuk borroka honetan gehiago nabarmendu dira, burutzen ari diren lanarengatik eta solidaritatearengatik.

Bere udalerria desinfektatzeko erabilitako kloroa hornitu duen ELECTROQUÍMICA DE HERNANI enpresaren  jarduera, eta MAIER enpresaren boluntario talde batenaren ondorioz (automobilgintzarako osagaiak ekoizten dituena), astebetean bakarrik, euren ekoizpena osasun langileentzako biseren fabrikazio bihurtzea lortu dute. Horiek dira AVEQ-KIMIKA taldeko enpresa guztietatik zehar hedatutako solidaritate eta erantzukizun adibidetako batzuk.