Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Badakizu nola jokatu larrialdi kimiko baten aurrean?

Ezagutu Euskadiko hainbat udalerritan kalean jarri diren informazio-panel berriak.

Lehen pertsonan ikustea hobe denez, aurten bertatik bertara egiazta dezakezu gure informazio-panelak berritu direla Hernanin, Lantaronen, Abanton, Zierbenan eta Muskizen.

Prebentzioaren kulturaren konpromisoaren, segurtasunaren eta barneratzearen alde lan egiteak Seguridad Kimikaren helburuetako bat izaten jarraitzen du. Informazio-panelak jarri ditugu, larrialdi kimikoko egoerarekin topo eginez gero jarraitu beharreko urratsak azaltzeko. Gure helburuak ez du atsedenik hartzen, izan ere,  inguruneari, bizilagunei eta familiei etengabe komunikatzea (etxeko txikiek, batzuetan, hobeto barneratzen dituzte arauak eta neurriak).

AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, panel horiek diseinatu, editatu eta argitaratu ditu helburu argi batekin: arrisku industrialen ondoriozko Kanpoko Larrialdi Planak dituzten eremuetan dauden herritarrei beren burua babesteko oinarrizko edukien eta jarraibideen berri ematea.

 

Panelak espazio publiko eta irisgarrietan

Panel horiek kalean ikus daitezke, eta Euskadiko hainbat udalerritan daude. Kokaleku horiek esku-hartze eremu gisa ezagutzen dira eta gertakari baten ondorioek ere eragina izan lezakete. Horregatik da hain garrantzitsua haiengana hurbiltzea, auto-babeserako jarraibideetara ohitzea eta informazioa barneratzea. Klikatu gure infografiaren lokalizazioetan eta sartu zuzenean Google Street View bidez haiek ezagutzeko:

Zer argibide ematen dituzte panel horiek?

Larrialdi kimiko baten aurrean auto-babesari buruzko jarraibideak eta larrialdi kimikoko sirena baten soinu bereizgarriari buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz daude eskuragarri. Gainera, berrikuntza gisa, QR kode batek ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako informazio eskuragarria eskaintzen du, lokuzio baten bidez.

Alerta kimikoaren kasuan nola jokatu jakitea garrantzitsua da esku-hartze eremuan dauden udalerrientzat. Izan ere, berebiziko garrantzia duten oinarrizko aholkuak dira eta bisitariek, helduek, txikiek eta inguruko langileek ezagutu behar dituzte.

Zein udalerritan aurki ditzakezu segurtasun kimikoari buruzko informazio-panel berriak? 

 

PANELES INFORMATIVOS SEGURIDAD KIMIKA EUSKADI
Udalerri Kokapena UTM Koordenatuak Street View
Abanto Ambrosio de los Heros Hiribidea, 39 (Las Carreras). Junto a la parada de Bizkaibus X: 492078.916 Enlace al mapa
Y: 4796248.999
Zierbena Barrio de El Puerto, entre la Cofradía de Pescadores y las campas Puerto de Zierbena X: 493691 Enlace al mapa
Y: 4799979
Muskiz Cercano al Centro de Salud y a la casa de cultura X: 490445.263 Enlace al mapa
Y: 4796575.499
Lantaron Calle Ayuntamiento, 4. Junto acceso a Polideportivo Municipal X: 501.698 Enlace al mapa
Y: 4.729.229
Polígono Industrial Lantarón, Calle Omecillo s/n. Situado en el cruce con la A-2122. X: 500290.033 Enlace al mapa
Y: 4730689.873
Calle Ayuntamiento, 2. Acceso principal al Ayuntamiento de Lantarón X: 501.575 Enlace al mapa
Y: 4.729.222
Hernani Barrio Zikuñaga X: 43.260065 Enlace al mapa
Y:  -1.967081
Portu X: 43.262438 Enlace al mapa
Y: -1.973504