Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Infekziorik gabeko igerileku bat. Nola lortzen da? Kimikari asko zor dion protokoloa

Igerilekuak garbi eta desinfektatuta mantendu behar dira uretan birusak, bakteriak edo osasun arloan arriskutsuak diren bestelako organismoak ugaltzea saihesteko. Horregatik beharrezkoa da igerilekuko uraren mantentze-lanak zaintzea, erregulartasunez tratatu behar izanik kaltea eragiten duten mikroorganismoak akabatzeko eta baino seguru bat, gaixotasun arriskuetatik salbu dagoena, bermatu ahal izateko.

Garrantzitsua da zer egin eta igerilekuko ura desinfektatuta eta pH egokiarekin nola mantendu jakitea. Horretarako protokolo bat jarraitzen da zeinetan produktu kimikoek garrantzi handia duten. Nola egiten den azalduko dizugu.

Igerilekuetako ura desinfektatzeko erantsi izaten diren desinfektatzaile ohikoenak kloroa, sodio hipokloritoa edo bromoa bezalako biozidak dira. Biozida erabiliena kloro kimikoa da. Izan ere, ahalmen oxidatzaile handia du, guztiontzako arrazoizko prezio batekin. Propietate bakterizidak, algizidak, kristalizadoreak, fungizidak eta malutatzaileak ditu. Pandemia garaian zenbateraino aipatu genuen oroituko duzu post honetan

Igerileku batean kloroa eransten denean, bere osagaiek, urarekin kontaktuan jartzean, azido hipoklorosoa askatzen dute, bakteriak eta germenak akabatzen dituen desinfektatzaile aktibo bat bezala jarduten den azido ahul bat.

Kloroa sorrera naturaleko elementu kimiko bat da, baita arloko oinarrizko elementuetako bat ere. Ohiko gatzarekin fabrikatzen da, elektrolisi prozesu baten bidez; honetan zehar korronte elektriko bat pasatzen da soluzio gesal bat erabiliz.

Igerilekuak desinfektatzeko erabili ahal dira kloroa oinarri duten hainbat konposatu: sodio hipokloritoa, kaltzio hipokloritoa, litio hipokloritoa, isozianurato kloratuak eta kloro-gasa.

Sodio hipokloritoa (NaClO) eraginkorragoa da kloro kimikoa baino eta gainera zuritzailea da. Baina gutxiago erabiltzen da batez ere partikularren igerilekuetan, izan ere, zuhurtziaz erabili behar da, korrosiboagoa denez eta pH-a gehiago eragiten duenez.

Bromoa konposatu kloratuen antzeko beste produktu bat da mikroorganismoen aurkako bere eraginkortasunari dagokionez, baina eraginkorragoa da uraren pH-a altuagoa izatean. Ageriko abantailak dakartza kloroarekiko, usain txarrik ez izatean eta begiak edota mukosak narriatzen ez dituenez. Baina gutxiago erabiltzen da garestiagoa izateagatik.

Konposatu kimiko hauek guztiak eskuz erabili ohi dira (baina halaber automatizatu litezke ponpa dosifikatzaileak, kobre/zilar ionizatzaileak, kontrol-zundak, argi ultramorea, ozonoa, etab. erabiliz), beraz, garrantzitsua da horiek behar bezala dosifikatzen jakitea. Derrigorrezkoa da igerilekuetan pH eta kloro, edo bromo maila egokia mantentzea, igerilekuko higienea eta segurtasuna erabatekoa izan daitezen.

pH desorekatuak eragin negatiboak dakartza. Baxuegia denean begiak narriatu edo metalak jan ditzake, eta altuegia denean begiak eta mukosak narriatzen ditu, azalaren babes-geruza naturala urratzen du, ura iluntzen du, inkrustazioak eragiten ditu eta garrantzitsuena zera da, desinfekzioaren eragina murrizten duela.

Kloro igerilekuetako maila egokiak 1 eta 3ppm (milioiko atalak) artekoak dira. Bromoarenak berriz, 3 eta 8 ppm artekoak izan behar dira. Eta pH maila 7.2 eta 7.8 artean mantendu behar da ur mota guztietan, gaixotasunak prebenitzeko, hoditerien bizi-erabilgarria mantentzeko eta igerilarien ongizatea bermatzeko.

Kloro edo bromoaren maila gomendatu hauek minutu gutxitan mikrobio gehienak ezabatzen dituzte, baina Cryptosporidium mikrobioa ur tratatuan 7 egunetik gora bizirauteko gai izango da. Komenigarria litzateke desinfektatzailearen (kloroa edo bromoa) maila eta uraren pH-a ikuskatzea, gutxienez bi aldiz egunean. Prozedura sinple bat da zein tira erreaktiboak edota proba kit-ak erabiliz egin daitekeen.

Beharrezkoa da igerilekuko produktu kimikoak modu seguruan manipulatzea eta haiek behar bezala gorde eta erabiltzea, betiere fabrikatzailearen instrukzioak jarraituz. Eta babes-ekipoak erabiltzea, kasu maskara, eskularruak eta babes-betaurrekoak, produktu hauek manipulatzen direnean eta leku itxi zein lehor batean mantentzea, haurren eta maskoten helmenetik urrun.

Igerilekuetako mantentze-lanak egunero egin behar dira, igerileku mota zein den alde batera utzita, baita txikietan eta PVC-koetan edo puzgarrietan ere, bere desinfekzioa egiaztatuz.

Ikus dezakezunez, kimikak hobetu egiten du eta asko gainera, gure eguneroko bizitza. Kloroari zor diogu hein handi batean gure segurtasuna igerileku batean lasai gozatzen ari garen unetan. Bere erabilera adibide bat gehiago da auto-babesa eta kimika elkarrekin nola uztartzen diren ulertzeko, halaber gure aisialdian.

Infekziorik gabeko igerileku bat. Nola lortzen da? Kimikari asko zor dion protokoloa

INFOGAFIA – Igerilekuak garbi eta desinfektatuta mantendu behar dira uretan birusak, bakteriak edo osasun arloan arriskutsuak diren bestelako organismoak ugaltzea saihesteko. Horregatik beharrezkoa da igerilekuko uraren mantentze-lanak zaintzea, erregulartasunez tratatu behar izanik kaltea eragiten duten mikroorganismoak akabatzeko eta baino seguru bat, gaixotasun arriskuetatik salbu dagoena, bermatu ahal izateko.