Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Segurtasuna bolantean: zure balaztek zerikusi handia dute kimikarekin, zuk uste duzuna baino gehiago

Diskozko balaztak funtsezko segurtasun-elementuak dira ibilgailu modernoetan. Freno-pastillak fabrikatzeko materialen garapenean aurrerapen handiak egin dira industria kimikoan, eta, horri esker, sistema eraginkor eta iraunkorra dugu gaur autoa geldiarazteko.

Ibilgailu bat balaztatzeko sistema, batik, bat, energia zinetiko (mugimendua) energia termiko (beroa) bihurtzean oinarritzen da, marruskaduraren bidez.

Diskozko balaztek bi zati dituzte: bat, mugikorra, diskoa, gurpilarekin batera biratzen den pieza, galdaketa zirkularrekoa; eta bestea, finkoa; freno-pastillak, ibilgailuaren dezelerazioa eragiteko presioa (marruskadura) egiteaz arduratzen direnak.

Pastillaren eta diskoaren artean gertatzen den marruskadurak bero handia sortzen du (300 °C-tik gorakoa ere izan daiteke). Zenbat eta abiadura handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da sortzen duten marruskadura eta beroa. Beraz, pastillak fabrikatzeko, kalitate handiko materialak eta beroari erresistentzia ematen dioten eta iraunkortasuna eskaintzen duten produktu kimikoak behar dira.

Diskozko pastillek metalen, mineralen, zuntzen eta produktu kimikoen nahasketa batek osatutako material sintetikoak erabiltzen dituzte. Oro  har, lau kategoriatan sailka daitezke:

  • Pastilla metalikoak: %100 elementu metalikoez osatuak. Balaztatzeko gaitasun handia dute, eta oso iraunkorrak dira, baina diskoak lehenago higatzen dituzte.
  • Pastilla erdi-metalikoak: %60 inguru metalezkoak dira (altzairua, kobrea eta burdina) eta %40 material organikokoak. Balaztatzeko gaitasun egokia dute.
  • Pastilla organikoak: batez ere Kevlarrez osatzen dira; hau da, zuntz artifizialerako marka komertziala, besteak beste, balen aurkako txalekoak, beira-zuntza, kautxua, erretxinak eta karbonoa egiteko erabiltzen dena. Merkeagoak dira, eta balaztatzeko gaitasun ona eta beroaren disipazioa eskaintzen dute, baina ez dute hainbeste irauten.
  • Pastilla zeramikoak: zuntz zeramikoz eta kobrea bezalako metal ez ferrosoz osatzen dira. Zarata gutxiago ateratzeaz gain, hondakin gutxiago sortzen dute. Halaber, beroari ondo eusten diote, baina ez dira hain merkeak.

Seguridad al volante: Tus frenos tienen mucho que ver con la química, más de lo que crees

Oro har, pastillek aglutinatzaileak edo erretxina termoegonkorrak dituzte, eta, tenperatura jakin batera iristen direnean, polimerizatu egiten dira, materialak bateratuz. Horien artean, nabarmenak dira fenol formaldehidoaren erretxina edo zirkonio-silikatoa.

Horrez gain, marruskadura-koefizientea handitzen duten material espezifikoak gehitzen dira: grafitoa, antrazitak edo sulfuroak. Eta ez dugu ahaztu behar mineralen proportzio egokia izatea; hala nola, barita, mika, talkoa, silizioa, magnesita, karbonatoa edo feldespatoa, urradurari eta tenperatura altuei erresistentzia ematen baitie.

Zure autoa geldiarazten duen kimika

Nahiz eta industria kimikoak pieza horietan ekarpen nabarmena egin, balaztatze-sistema ia osoan ere eragin nabarmena du. Frenoetako likidoa, esate baterako, pedalari eragiten diogunean presioa pastilletara transmititzeaz arduratzen den soluzio hidraulikoa da. Etilenglikolak eta gehigarri kimikoek osatzen dute, eta horiek propietate antioxidatzaileak (iraunkortasun handiagoa), korrosioaren aurkakoak (zirkuituaren babesa) eta tentsioaktiboak  (sedimentazioa saihesten dute) dituzte.

Diskoak eta ibilgailuaren beste pieza metaliko batzuk un galdaketa-prozesu baten bidez fabrikatzen dira. Material horiek ekoizteko ere prozesu kimikoak eta espezializazio eta kalitate-kontrol handia behar dira, haien segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzearren.

Ikusten duzunez, kimika funtsezkoa da auto baten balaztatze-sisteman, eta ibilgailuaren ia elementu guztietan ageri da. Hori dela-eta, industria kimikoaren ikerketa eta garapena funtsezkoa da automobilaren industrian segurtasuna, errendimendua eta iraunkortasuna hobetzen jarraitzeko.