Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Kloroa, desinfektatzeko erreminta eraginkorra

Ia bi mende pasa dira kloroaren ezaugarri antiseptikoak aurkitu zirenetik eta gaur egun, ura garbitzeko edo tresnak, altzariak edo gelak, besteak beste, desinfektatzeko maiz erabiltzen den elementu bat da.

XIX. mende erdialdean eta batez ere, XX. mende hasieran, kloroa desinfektatzaile gisa erabiltzeak aurrera pausu handia suposatu zuen gaixotasunak zabaltzearen aurkako borrokan. Geroztik, industria kimikoak elementu hau hobetu du, uretan edo azaleretan dauden birus, bakterio eta bestelakoen aurka borroka egiteko erreminta ohikoenetariko bat bilakatu arte.

Kloroa elementu kimiko bat da. Bere egoera purua gas-egoera da (dikloro), berde zurbil edo hori kolorea du (hortik bere izena dator, grekotik) eta toxikoa da (asfixia eragiten du). Hala ere, oso elementu erreaktiboa denez, naturan beste batzuekin konbinatuta aurkitzen da, eta, nagusiki, sodio kloruroa bezalako (ohiko gatza), edo itsasoko uretan disolbatutako gatzak sortzen ditu.  Are gehiago; ozeanoetan atmosferara hiru milioi tona organokloratu askatzen dituzte, urte bakoitzeko (metilo kloruroa).

Kloroa industrian eta etxean erabiltzeko produktu asko egiteko erabiltzen da; besteak beste: elikagai edo etxerako desinfektatzaileak, lixiba (sodio hipokloritoa), farmako anitz, koloratzaileak, tindatzaileak, plastikoak, etab. Energia berriztagarrien teknologien fabrikazioan ere aurkituko dugu: eguzki panelen silizioa purifikatzeko erabiltzen da, edo baita airesorgailuen paletako epoxi erretxinak egiteko ere.

Ura kloratzea: mendeko aurrerapen kimikoetako bat

Baina kloroa ezaguna baldin bada, edateko eta igerilekuetako ura desinfektatzeko duen eraginkortasunarengatik da. XX. mende hasieran, klorazioa aplikatzen hastearen ondorioz, bide honetatik kutsatutako gaixotasunak nabarmen murriztu zen (kolera, sukar tifoidea, disenteria, etab.). Beraz, osasun publikoari aplikatutako kimikaren aurrerapen garrantzitsuenetariko bat izan zen.

Izan ere, kalkuluetako batzuen arabera, klorazioak 177 milioi bizitza inguru salbatu ditu 1919. urtetik, eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) kloroarekin desinfektatzea gomendatzen jarraitzen du mikrobiologikoki segurua duen ura bermatzeko. Horrez gain, CDC bezalako hainbat erakundek kloroarekin garbitzea gomendatzen dute, larrialdi edo natura hondamendi baten ondoren.

Klorazio prozeduraren bidezko urak desinfektatzerakoan, normalean, konposatu kloratuak erabiltzen dira, esaterako: sodio hipokloritoa (NaClO) edo kloro dioxidoa (ClO2), seguruagoak direlako eta biltegiratzeko eta dosifikatzeko errazak direlako.

 

 

Seguritatearekin eta ikerketarekin konpromiso hartuta

ELECTROQUÍMICA DE HERNANI, DEKITRA eta ACIDEKA AVEQ-KIMIKA taldeari atxikitako enpresak dira. Horiek kloroa eta deribatutako bestelako konposatuak sortzen dituzte. Batez ere edateko eta hondakin urak tratatzeko plantetarako produktuen eta teknologien fabrikazioan buruzagiak dira, baina sektore desberdinetarako produktuak ere hornitzen dituzte, esaterako: siderurgikoa, aeroespaziala, farmazeutikoa edo ehun-sektorea.

Badira, halaber, teknologietan abangoardian dauden eta ingurumenarekiko konpromisoa gain hartu duten enpresak. ELECTROQUÍMICA DE HERNANI enpresak, adibidez, 2002. urtetik  darama mintzaren teknologia erabiltzen (2017. urtetik sektorerako derrigorrezkoa da, industria isurpenei buruzko 2010/75/UE Arauaren arabera). Gatz eta uretatik abiatuz, Hernanin (Gipuzkoa) kokatutako faktoriak sosa fabrikatzen du, alegia; garbiketarako produktuen funtsezko oinarria, edo sodio hipokloritoa, zeinekin egunero erabiltzen ditugun gune anitz desinfektatzen diren.

Bere aldetik, DEKITRA enpresak, Lantaronen kokatuta (Araba)- eta ACIDEKA enpresak –Zierbenan (Bizkaia)- urak tratatzeko produktuak fabrikatzen dituzte ere: aluminio sulfatoa, aluminio polikloruroa edo burdina kloruroa. Konposatu hauek uraren esekidurazko partikulak erortzearen alde egiten dute, horrenbestez, dekantazio edo iragazpen prozesuak aplikatu ondoren, ur garbia lortzen da, eta hura, hein berean, kloroarekin tratatzen da desinfektatzeko. Bizitzak salbatzen dituen kate bat.

Kloroa eta segurtasuna

Kloroa edo bere nahasketak fabrikatzen edo manipulatzen dituzten enpresek 840/2015 ED-ren eskakizunei heldu behar diete (SEVESO Araudia Espainiara eramatea), Ebko segurtasun mailarik gorenena. Prebentzio neurriak, eta baita larrialdi bati aurre egiteko ekipoak ere, larrialdi planetan kontsultatu daitezke, Larrialdietarako Arreta Zuzendaritzaren web gunean eskuragarri.

Kloroa kalteak eragin ditzakeen elementu narritagarria da, arnastuz edo larruazalarekin edo begiekin kontaktuan sartuz gero. Oro har, kloroa sortzen edo manipulatzen den zonaldetan lan egiten duten langileek ahalik eta segurtasun neurri zorrotzenak jarraitu behar dituzte, kolektiboak zein banakakoak.