Blog

Zure auto babeserako

informazioa

112 SOS-Deiak, egun on

SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak, 112 telefono-zenbakiaren bidez, egunean batez beste 2.200 dei artatzen ditu, hau da, urtean 800.000 abisu baino gehiago. Nola antolatzen eta kudeatzen da erantzun azkar eta eraginkorra emateko?

 

112ra deituz hasten da dena. Aparatuaren beste aldeko ahotsa izuturik, noraezean edo arriskuan dagoen pertsona batena izan daiteke. Tentsio une bat da, non azkartasuna eta ziurtasuna funtsezkoak diren. Non gertatu da? Zer gertatu da? Zauriturik ba al dago? Hauek dira larrialdietako zerbitzu zehatzak mobilizatzeko funtsezko galderak.

2019an, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak 800.000 dei baino gehiago jaso zituen eta 200.000 gertakari baino gehiago kudeatu zituen. Bizkaia izan zen abisu gehien jaso zituen  lurraldea ( % 53) eta uztaila, ekaina eta urtarrila -ordena horretan-  Intzidentzia gehien izan zituzten hilabeteak (hilean 70.000 dei baino gehiago).

Abisuen bolumen horrek erantzun-sistema erabat koordinatua eta automatizatua eskatzen du, erantzun-denborak ahalik eta gehien murrizteko. Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan telefono bidezko arreta ematen duten 60 operadorek,esku hartzen duten zerbitzuen jarduna koordinatzen duten 55 kudeatzailek eta Osakidetzako 110 profesionalek lan egiten dute, azken horiek hiru lurraldeetan banatuta. Larrialdietako profesional guzti hauek goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandan lan egiten dute: 24 ordu egunean, 365 egun urtean. Izan ere, larrialdiek ez dute egun librerik hartzen.

Nola funtzionatzen du 112ak?

Larrialdiei Aurre giteko Euskal Sistema larrialdi guztietarako doako zenbaki bakar baten bidez aktibatzeko antolatu da: 1-1-2. Ezin da beste larrialdi-zenbakirik iragarri.

DAEM Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren lelo bat: “Hobe da larrialdirik gabeko mila plan izatea, planik gabeko larrialdi bat baino”. Horregatik, larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman erantzuna planifikatuta dago beti. Hala, aurreikus daitezkeen larrialdi arruntak Larrialdi Planetan jasotzen dira eta aurreikusi ezin diren larrialdi arruntak Taktika operatiboetan.

Taktika operatiboetan ohikoenak diren gertakariak jasotzen dira, hala nola trafiko-istripuak, larrialdi medikoak edo hiriguneetako suteak. Larrialdi Planek ezohiko egoerak eta, aldi berean, aurreikus daitezkeenak jasotzen dituzte.

Larrialdi-planetan pertsonak, jarduerak eta leku ahulenak aztertzen dira. Uholdeak, lurrikarak, baso-suteak izateko arriskua, itsasertzeko kutsadura, tren eta errepide bidezko materia arriskutsuen garraio istripuak, NEBk larrialdiak (nuklearra, erradiologikoa, biologikoa eta kimikoa).

Gertakariaren izaeraren arabera, beharrezko zerbitzuak aktibatzen dira. Adibidez, medikoa bada, Osakidetzako larrialdietara bideratzen da, profesional medikoek arreta espezializatua eman dezaten eta haiek erabakitzen dute ZIU mugikor bat edo beste baliabideren bat mobilizatu edo telefono bidezko osasun-laguntza eman.

Aparteko gertakarien kasuan, batez ere arriskutsu gisa sailkatutako materialak edo produktuak maneiatzen dituzten enpresetatik hurbil dauden herritarrei eragin diezaieketenean, Kanpoko Larrialdi Planak aplikatzen dira. Plan horietan, alerta-mekanismoak eta laguntza-baliabideen koordinazioa ezartzen dira, alerta bat hasten denetik amaitzen den arte.

SVAE-an, lau mailatan sailkatzen da larrialdi baten aurrean eman beharreko erantzunaren antolaketa:

  • Telefono bidezko arreta: 1-1-2 zenbakian.
  • Kudeatzaile intzidentala: larrialdia koordinatzen du eta beharrezko zerbitzuekin harremanetan jartzen dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia, Udaltzaingoa, Suhiltzaileak, Osasun Zerbitzuak, Tokiko Babes Zibila, garabi-zerbitzua, Tokiko Babes Zibila eta LAEMZ-ekin lankidetzan aritzen diren boluntariotzako beste erakunde batzuk.
  • Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikaria: larrialdiak koordinazio presentziala eskatzen duenean bertaratzen da, oso handia delako eta/edo denboran luzatzen delako.
  • Planaren Zuzendaritza eta Aholku Batzordea: larrialdi Planen bat aktibatzen denean biltzen dira. Segurtasun Saileko eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako agintariek osatzen dute.

Gaur egun, teknologia berriek erraztu egiten dute lan hori eta, SOS Deiak-ekin komunikatzeko doako aplikazio bat ere badago, 112 SOSDeiak aplikazioaren bidez edo sare sozialen bidez, Twitter bidez.