Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Industria kimikoa eta jasangarritasuna: abangoardia trantsizio berdean

Kimikak aurrerapen mugagabeak lortu ditu gizakiarentzat XVII. mendean zientzia moderno bezala sortu zenetik. Abangoardiako aurkikuntzen eta ikerketen lau mende, zeinetan ordura arte gizakiek inoiz gainditu gabeko erronkak lortzera heldu izan garen. Orain, gure historiako handienetako bat dugu aurrez aurre: gure planetarekin oreka lortzea. Erronka honekin, beste behin ere, kimika lehen lerrora itzuli da.

2015eko irailaren 25a helburu horretarako data giltza bat da. Egun horretan, munduak akordio bat hitzartu zuen: planetaren oparotasuna ziurtatzeko helburu globalen sorta adostea. NBEko 193 herrialdetako munduko liderrek Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren baitan beteko zituzten 17 Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) finkatu zituzten.

Horrela sortu ziren GJHak, alegia konpromiso komun eta unibertsal bat hiru helburu giltzekin: pobrezia eta gosea ezabatzea, bizitza osasuntsu bat bermatzea eta planeta babestea. Azken helburu hori funtsezkoa da, izan ere, gainerako guztiak bere eraginpean daude. Bestalde, gure humanitate osoaren etxea den planetaren zaintzak derrigorrez klima aldaketari aurre egiteko banakako neurriak eta kolektiboak hartzea inplikatzen du.

Horrela, Europar Batasuna Europako Hitzarmen Berdearekin konprometitu egin da kliman, ingurumenean, energian, garraioan, industrian, nekazaritzan eta finantzetan oinarritutako hainbat ekimenen alde. Helburua da trantsizio ekologiko baterantz aurrerapausoak ematea eta 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzea. Hori gauzatu ezkero, erronka hori lortzen duen lehenengo kontinentea litzateke eta, esan dugun bezala, esparru eta sektore guztiak artatzea inplikatzen du.

Industria kimikoa: zirkularra, jasangarria eta beti pertsonen esanetara

Kimikaren konpromisoa, bai GJH-ekin eta bai EBko Hitzarmen Berdearekin, irmoa da, izan ere, industria kimikoak jada ekonomia zirkularra praktikan jarri du, hondakinak murriztuz edota bere eraginkortasuna hobetzeko berraprobetxatuz, eta mugikortasun edo eredu energetiko jasangarri bat ahalbidetzen duten aurrerapenetako askotan aktiboki parte hartzen du. Eta konpromiso hauek kontsumo eta ekoizpen jasangarria (12. GJH), energia eskuragarri eta ez kutsagarria (7. GJH) edo klimaren aldeko ekintza (13. GJH) helburuekin lerrokatzen dira.

Era berean, kimikak errekurtsoen erabilera eraginkorra bultzatzen du hautazko lehengaiekin: hidrogeno berdea edo bioproduktuen garapena (bioerregaiak edo biomaterialak). Helburua isuritako CO2-a murriztea eta hiri jasangarriak (11. GJH) lortzea da.

NBEren esanetan, energia kontsumoaren eta CO2-aren munduko isurpenen % 70a hirietatik dator. Beraz, kimikak jasangarritasunean aurrerapausoak emateko karbono zuntza murriztea du helburu. Eta hori lortzen da, esaterako, CO2 birziklatzean, kimikak metanola, disolbatzailea, detergentea, zuntza, plastikoa bihurtzen baitu, bestelako materialetan eta prozesuetan (uren elikadura edo tratamendua) ere baliatuz.

Gainera, sektore kimikoak energia berriztagarrien hazkundea bultzatzen du, material praktiko eta iraunkorrak direla medio: erretxinak, poliesterra edo beira, hauek haize-sorgailuen pisua murrizteaz gain bere erresistentzia eta aerodinamika hobetzen baitute, edo eguzki-paneletako silizioa. Bestalde, perosvkita edo grafenoa bezalako material berriekin ikerketetan liderra da, eguzki-energiaren harrapaketa maximizatzeko edota teknologia berrien bidez hura baterietan biltegiratzeko.

Esan beharrik ez dago sektore kimikoak eragin positiboa izan duela industria, berrikuntza eta azpiegiturak (9. GJH) alorretan. Ez bakarrik munduko ekonomiaren sektore ahaltsuenetako bat izateagatik (soilik Espainian 3.000 enpresatik gora daude, BPGen % 5,4 eta enpleguaren % 3,7 sortuz), baizik eta digitalizazioan oinarrizkoak diren berrikuntzetan presente egoteagatik, beira zuntzaren kableatuaren muinetik abiatuz

Baina konpromisoa ez da ingurumen, energia eta teknologia arloekin soilik. Bere jarduerarekin, industria kimikoak halaber zuzenean beste helburu batzuk errazten ditu. Nabarmentzekoa da ur garbiaren eta saneamendukoaren hornidura bermatzearena (6. GJH). Hain zuzen, industria kimikoak kontsumitzen dugun uraren % 98tik gora edateko ur bihurtzen duen kloroa ekoizten du. Izan ere, klorazioaren teknikak XIX. mendetik gure bizi-itxaropena bikoiztea lortu du, ia-ia herrialde guztietatik orduan ohikoak ziren kolera edo disenteria bezalako gaixotasunak ezabatu ahal izanik.

Bestalde, kimikaren bidez ur-kanalizazioak fabrikatzen dira polimeroak (polietileno eta PVC), baiatuz eta halaber iragazpen-mintzak direla medio, ur gazia kontsumorako, ureztaketarako edo erabilera industrialerako geza bihurtzea ahalbidetzen du.

Baina ura ez da kimikak kontserbatu eta erabili ahal izatea nahi duen errekurtso bakarra. Kimika elikagaien banaketa-katean ere presente dago, zero gosea (2. GJH), osasuna eta ongizatea (3. GJH), lana eta hazkunde ekonomikoa (8. GJH) erronketan ekarpena eginez.

Ondorioz, industria kimikoak elikagaien segurtasuna bermatzen du ontzietan eta garraioan. Halaber ekoizpena maximizatzen du, uztak babestuz, elikagaien kalitatea eta iraunkortasuna bermatzen duten ongarri, fungizida eta intsektizida, kontserbagarri eta gehigarri ezberdinei edo azienda babesteko produktu zoosanitarioei esker.

Munduko osasunerako beste gai garrantzitsua kimikak medikuntzan eta farmakologian garatu duen hil edo biziko esku-hartzea da. Zer egingo luke munduak antibiotiko, txerto, analgesiko eta bestelako medikamentuen osagai kimikorik gabe? Zenbat bizitza salbatu ote ditu sektore kimikoaren industrietan destilatzen den oxigeno sendagarriak? Eta horri erantsi beharko zaio COVID-19aren pandemian zehar sektoreko enpresek erakutsi duten osasun publikoarekiko konpromisoa.

Gainera, sektore kimikoaren enpresa bakoitzeko Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEK) esparruko banakako ekintzekin, halaber pobrezia ezabatu (1. GJH), hezkuntza hobetu (4. GJH) edo berdintasuna sustatu (5. GJH) helburuen lorpenean aurrerapenak egin dira.

Hauek industria kimikoaren eskutik erronka unibertsalak ebazteko eman diren erantzunetako batzuen adibide soilak dira. Dagoeneko garatzeko bidean dagoen eraldaketa berdea errazteko I+D+i proiektuak zuzentzeko adina lehiakortasun eta trebakuntza maila duen sektore batean.