Larrialdi kimikoko simulazio batera goaz eta dena kontatzen dizugu
Zeregin bat aurrera eramatea dena ezin hobeto irten dadin, hori da larrialdi-simulazioen helburua. Ariketa hauetako batean ematen diren pausoak kontatzen dizkizugu mundu guztiak larrialdi kimikoko alerta baten kasuan nola jardun jakin dezan.
Zeregin bat ezin hobeto egin nahi duzunean honakoa ezinbestekoa da: praktikatzea, praktikatzea eta praktikatzea. Hori da gakoa da, larrialdiren bat gertatzen denean, mundu guztiak zer egin behar duen jakitea halabeharrezkoak ekar ditzaketen edozein akats saihesteko.
Protokoloetako akzioak eta larrialdi kimikoko planak gauzatzea berme bat da bizitzak salbatzerako orduan. Hor sartzen dira jokoan larrialdi kimikoko simulazioak; 6 hilabetez behin burutzen dira SEVESO direktibari heldutako industria kimikoak dauden herrietan.
Substantzia arriskutsuek parte hartzen duten istripu larrien aurkako prebentzioa arautzen duen eta bere gain produktu kimiko edo petrokimikoek maneiatzen dituzten Europar Batasuneko (EB) 12.000 inguru kokapen industrial hartzen dituen araudi honek, larrialdi-egoerak aurre ikusi eta hauei aurre egiteko Kanpoko Larrialdi-Planak izatera behartzen du.
Simulazioek enpresa bakoitzaren PEE-n eraginkortasuna egiaztatzeko eta izaera kimikoko larrialdien kasuetan inprobisazioa saihesteko balio dute. PPE-k autoritateen eta esku-hartze-zerbitzuen koordinazio eskemak ezartzen dituzte, baita ere, hura aurrera emateko beharrezko giza-baliabideak eta materialak.
Larrialdi kimiko baten simulazioan eman behar diren pausuak
Pasa den udan (uztailaren 15,17, 18 eta 19an) Muskiz, Hernani, Santurtzi eta Lantaron-eko udaletan larrialdi kimikoko sirena sareko lau aktibatze ariketa burutu ziren. Ariketa hauetan seriotasunez eta profesionaltasunez jokatzen da, zehazki istripu erreal bat izango balitz bezala: ez dago hura serio ez hartzeko aukerarik.
Aurrez, logikoa den bezala, populazioa ariketa hauen gainean informatzen dute euren artean izua ez zabaltzeko. Behin hau eginda, fabrikaren jarduera normaltasunera bueltatzen da simulazioa hasiko den egun eta ordu zehatzeraino.
Istripua gertatzen denean ( Muskiz-en kasuan eguerdiko 12etarako aurreikusia), jardutea egokitzen da. Enpresaren segurtasuneko arduradunak Barruko Larrialdiko Plana (PEI) aktibatzen du eta aldi berean, SOS Deiak Koordinazio Zentroari gertatutakoa komunikatzen dio. Fabrikaren kanpoko aldea erasatearen kasuan, hodei toxikoa sortzen duen iheseko baten ondorio bezala (simulazio honetan aurrez ikusten zen bezala), Kanpoko Larrialdiko Plana (PEE) ere aktibatzen da.
Organismoen eta ariketa hauetan parte hartzen duten erakundeen artean, jada aipatutakoez gain, Z.I. (Esku-hartze-zona) eta Z.A. (Alerta-Zona)-etatik hurbil dauden herrietako Udalak daude; Diputazio egokiaren Prebentzioko, Sute-Itzaltzeko eta Salbamenduko Zerbitzua (SPEIS); Osakidetza Larrialdiak, Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko eta Herri-Osasun Departamentuak.
Honela entzun ziren Muskiz-eko alertako hasierako sirenak:
Ezagutzan al duzu larrialdi kimikoaren sirenen aktibazioaren soinua?___ ¿ Conoces el sonido de activación de las sirenas por emergencia química? pic.twitter.com/Z2Y2tRGu6B
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) July 15, 2019
Hernanin, ikuste-seinaleekin…
Ezagutzen al duzu Hernaniko larrialdi kimikoen sirenen soinua? @seguridadkimika #simulazioa pic.twitter.com/rXglXeQltJ
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) July 17, 2019
Bilboko Portua…
Ezagutzen al duzu larrialdien kimikoaren sirenen soinua? Hemen entzun dezakezu.#simulazioa pic.twitter.com/XrQ2lgYgOa
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) July 18, 2019
…eta Lantaron.
Lantarongo auzo bateko kanpoaldean sirenak horrela entzuten dira. Lantaronen larrialdi kimikoen simulazioa bukatu da.@seguridadkimika #simulazioa pic.twitter.com/gjLOO8TDvk
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) July 19, 2019
Gainera, larrialdi errealik egotekotan, autoritateek abisatzen dute megafoniaren edo irrati- telebista bidez igorritako mezuen bidez. Suposizio honetan, auto-babes-aholkuak ezagutu eta jarraitzea garrantzitsua da.
Behin alerta bukatutzat ematen denean, larrialdi-amaiera alarma aktibatzen da. Honela entzun zen Muskiz-eko simulazioan:
Esta bukatzeko sirenen aktibazioaren soinua?__ Y el sonido de desactivación de sirenas por alerta química? pic.twitter.com/I0ndyfL0mD
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) July 15, 2019