Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Batzen duten errepideak eta tunelak: horiek eraikitzeko leherketa kontrolatuen laguntza ordainezina

Errepide bat mendixka, mendi eta beste oztopo naturaletan barrena bihurka eginez erraz imajina dezakegu. Litekeena da tunelen bitartez lurraren erraietan sartzen diren edo bidean aurkitzen diren mendi-hegalen profila mozten duten bide horietako batetik egunero igarotzea. Harri eta lur kopuru izugarri hori induskatzeko, urte asko beharko ziren lehergailuak sortu aurretik.

 

Errepideak eta autobideak eraikitzeko leherketa kontrolatuak egitea nahiko ohikoa da. Gainera, lehergailuak erabiltzea ezinbestekoa da herritarren mugikortasunerako eta lurreko merkataritzarako funtsezkoak diren komunikazio-bideetan dauden zenbait oztopo gainditzeko.

Lehergailuak erabiltzea garrantzitsua da tunelak zulatzerakoan. Harkaitza biguna bada, tunelak egiteko makina mekanikoak erabiltzen dira, baina harkaitza apur bat gogorra bada, lehergailua behar izaten da. Zubiak ere beste adibide bat dira. Zehazki, zementuarekin eraikitzen dira; hots, hormigoi indartuaren oinarriarekin, eta harrobietan lortzen diren agregakinak, kareharria eta abar behar izaten ditu. Harrobietatik, ordea, soilik lehergailuen bidez erauzten dira.

Oro har, teknika hori obra zibil handietan eta meatzaritzan erabiltzen da batik bat. Harkaitzaren ezaugarriek eta mugitu beharreko magnitudeak edo bolumenak hala eskatzen dutenean aplikatzen da. Helburua da harkaitz eta lur kopuru handiak azkar, zehatz-mehatz eta modu seguruan zatikatzea.

Carreteras y túneles que unen: la inestimable ayuda de las voladuras controladas para su construcción Carreteras y túneles que unen: la inestimable ayuda de las voladuras controladas para su construcción

Carreteras y túneles que unen: la inestimable ayuda de las voladuras controladas para su construcción Carreteras y túneles que unen: la inestimable ayuda de las voladuras controladas para su construcción

Segurtasunaren puntu hori erabakigarria da bi alderdirengatik; izan ere, alde batetik, segurtasun-protokolo zorrotzak aplikatu behar dira lehergailuak fabrikatzeko, garraiatzeko eta manipulatzeko; eta, bestetik, langileek indusketa-lan luzeak egitea saihesten du, eta horiek leherketa kontrolatu batek baino arrisku gehiago izan ditzakete.

Era berean, teknika honek eraikuntzan eraginkortasuna izaten laguntzen du. Leherketa baten bidez, materiala azkar eta modu kontrolatuan ezaba daiteke, hondeaketa-lanetan aparteko makineria erabili beharrik gabe. Horrela, eraikuntza-prozesua azkartzeaz gain, kostuak murrizten dira.

Ildo horretan, sektoreak etengabe ikertzen ditu material, teknologia eta teknika berriak, lehertutako metro kubikoko harkaitz bakoitzeko erabili beharreko lehergaiaren pisuaren kontsumoa optimizatzearren.

Funtsean, lehergai bat substantzien nahasketa bat da (erregaiak eta oxidatzaile solidoak, likidoak edo gelatinosoak). Substantzia horiek, abiarazle edo detonatzaile baten bidez, erreakzio kimiko exotermiko azkarra eragiten dute, eta horrek presio eta tenperatura altuko gasak sortzen ditu.

Materialek eta horien erabilerak industria kimikoaren bilakaera bera izan dute: bolbora beltz, nitroglizerina edo TNT-tik (trinitrotoluenoa ) hasi eta hidrogel, goma, ANFO eta beste lehergailu kimiko batzuetara bitarte. Gaur egun, azken horiek erabiltzen dira kontrolatutako leherketa gehienetan.

MAXAM Galdakao

Lehergailuen sektoreko ordezkari nagusietariko bat Euskadin dago, eta MAXAM da. da. Enpresa globala da, material energetikoen garapenean eta leherketa-irtenbideetan espezializatua, batez ere meatzaritza, harrobi eta obra publikoen sektoreetarako. Halaber, jarduera nitrokimikoan funtsezkoak diren lehengaiak ekoizten ditu.

1872an sortu zen, Alfred Nobel kimikari eta ingeniari suediarrak Galdakaon Sociedad Española de la Dinamita sortu zuenean. Material horren gorakadari esker, herrialdeko ekoizle nagusiak batu ziren 1896an, eta, horrela, Unión Española de Explosivos (UEE) sortu zen. Izen hori izan zuen enpresak 2006. urtera bitarte, eta geroztik MAXAM deitzen da.

Enpresa global honek nazioartean lidergoan egotea lortu du berrikuntzarekiko duen konpromisoari esker. Apustu horren barruan, X-DRILL bezalako berrikuntzak etorri dira, zulaketa egiterakoan neurketak egiteko, edo balio handiko zerbitzuak, tartean, leherketa digitalen modelaketa edo 3D perfilometria.  

Aurrerapen eta irtenbideei esker, obra zibil handi askotan parte hartu ahal izan du; hala nola, Panamako Kanalaren handitze-lanetan.

Gainera, berrikuntzarako orientazioa segurtasunaren eta iraunkortasunaren arloan balioa sortzera bideratzen da. Konpainiak konpromisoa du Zero Kaltearekin, Responsble Care Adierazpen Globalaren sinatzailea da, eta segurtasun eta osasun, kalitate eta ingurumenaren estandar global handienak betetzen ditu (ISO-45001, ISO 9001, PECAL/AQAP 2120, PECAL/AQAP 2120, EN-9100, EN-9110, ISO 14001, ISO 14006, ISO 5001).

Aldi berean, eragiketen optimizazioa bilatzen du, eta horrek iraunkortasun handiagoa dakar. Adibidez, hautazko leherketen eta lehergai sofistikatuenen bidez, harkaitzaren zatiketa eraginkorragoa lortzen da, eta, modu horretan, harkaitzaren garraio-zikloak ez ezik, birrintze-prozesuetako energia-kontsumoa murrizten da. Gainera, lehergailuen erabilera optimizatua makineriaren erabilera baino 3 aldiz errentagarriagoa izan daiteke, MAXAM enpresak egindako iraunkortasun-txostenaren arabera.

Horiek obra zibilean leherketa kontrolatuek duten garrantziaren adibide batzuk baino ez dira. Prozesu konplexu honek plangintza zaindu bat eta segurtasun-neurri handiak eskatzen ditu, eta paper garrantzitsua betetzen du beste modu batera oso zaila edo ezinezkoa izango litzatekeen zeregin batean.