Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Mundruna, iragazgaizteko funtsezko substantzia (hortik sortu zen lehen antipiretikoetako bat)

Mundrun edo brea putzu naturalak duela milioika urte bizi izandako landareen eta animalien materia organikoaren fosilizazioaren ondorio dira, eta antzinatik ezagutzen eta erabiltzen dira. Antzinako egiptoarrek beren momiak hobeto kontserbatzeko erabiltzen zuten mundruna. Horrez gain, duela mende batzuetatik hona, itsasontzien kaskoak zigilatzeko erabiltzen da.  Gaur egun, gainera, aplikazio mediko batzuetarako ere erabiltzen da. Ba al dakizu zer zor diogun mundrunari?

Material hau hobeto ezagutzeko, hasieratik hasi behar da. Mundruna substantzia organiko bituminosoa da, eta petrolioa  eta ikatza bezalako hidrokarburoak destilatuta lortzen da (harrikatz-mundruna).

Mundrunaren erabilera industrialean destilazio zatikatuaren teknika erabiltzen da. Beste substantzia batzuen osagaiak bereizteko erabiltzen den prozeduraren antzekoa da; hala nola, oxigenoren destilazioan. Hain zuzen ere, produktuen nahasketa bat berotzen da, kondentsazio-tenperatura desberdinekin, eta bereizita hozten dira.

Horretarako, osagai ezberdinak hainbat mailako destilazio-dorre batean banatzen dira, eta tenperatura eta presio altuak jasaten dituzte. Naftalinak produzitzeko konposatu arinenak, olioak eta naftalenoak, goi mailetan kondentsatzen dira; brea, ordea, beheko mailetan biltzen da. Hona hemen prozesuaren laburpena:

 

 

Mundrunaren deribatuak industrian aplikazio ugaritan erabiltzen dira. Aipatzekoa da altzairuaren eta aluminioaren industriarako karbonozko elektrodoen ekoizpena. Halaber, disolbatzaileen, pinturen, bernizen eta eguratsean ikusgai dagoen zura babesteko produktuen oinarria da. Ehungintzan eta papergintzan, erresistentzia emateko erabiltzen da. Zoladuretan eta egurrean iragazgaizte eta hidrofugo gisa ere aplikatzen da.

Azetanilidaren jatorria

Gaur egun, harrikatz-mundruna xanpuak, xaboiak edo kremak egiteko ere erabiltzen da, psoriasia bezalako azaleko arazoen tratamendurako. Izan ere, mundruna protagonista izan da aurkikuntza mediko handietan; tartean,

XIX. mendeko medikoek eta kimikariek isolatu eta ikertu beharreko material berrien katalogo handi bat aurkitu zuten harrikatz-mundrunean. Azetanilida aurkitu ondoren, fenazetina  etorriko zen eta, azkenik, azido azetilsaliziliko ezaguna (Aspirina izen komertzialarekin ezagunagoa).

Bilbaína de Alquitranes

Europan, harrikatz-mundruna destilatzen aritzen diren puntako lantegien artean Bilbaína de Alquitranes nabarmentzen da, Lutxana-Barakaldon dagoena. Mende batetik gorako ibilbidea du, eta haren jarduera Europako industria siderurgikoko koke-baterietatik elikatzen da.

Instalazioetan, destilagailu jarraitu bat eta destilagailu eten bat (loteka) dituzte, eta bien artean malgutasun handia ematen diote enpresari produkzioan.

El alquitrán, una sustancia clave para impermeabilizar (y de la que nació uno de los primeros antipiréticos)

Bilbaína de Alquitranes enpresak bere produktuak banatzen ditu sektore estrategiko askotan: aluminioaren eta grafitoaren industriarako break; iragazgaizteetarako, erregogorretarako, pinturetarako eta abarretarako mundrunak eraikuntzan; karbono beltza fabrikatzeko olioak (automozioaren eta pneumatikoen sektorea); kreosotak (zuraren tratamendua); eta naftalinak (erretxinak, plastikoa, ehungintza eta abarren sektorea), besteak beste.

Kontuan izanik segurtasunak, kalitateak eta iraunkortasunak eta ingurumenaren babesak sektore kimikoan  duten garrantzia, Bilbaína de Alquitranes enpresak hondakinak kudeatzeko hainbat instalazio, atmosferara egiten diren isuri kutsatzaileak ezabatzeko oxidazio termikoko instalazio aurreratu bat, industria-uren araztegia eta euri-uren araztegia ditu. Halaber, Kalitatea, Ingurumena eta Segurtasuna Kudeatzeko Sistema ezarri du, ISO arau nagusien baldintzen arabera.

Eta hori guztia industria eta ekonomia osoarentzat erabilgarritasun handiko produktu bat garatze aldera. Ziur orain beste begi batzuekin ikusten duzula mundruna!