Auto-babesa, beharrezko ezagupen bat
Auto-babes-mekanismoak ezagutzea arrisku kimikoko alerta baten aurrean kontuan hartu behar den lehen segurtasun araua da.
Imajinatu kaletik ibiltzen zabiltzala eta bat-batean alarma-sirena bat entzuten duzula, zer egin kasu horretan? Larrialdien aurrean segurtasun pertsonala bermatzeko orduan auto-babeseko neurriak ezagutzea funtsezkoa izateaz gain, lege desberdinetan jasotako betebeharra ere bada, adibidez, Euskal Auto-babes Arauan edo Herri-Babes-Nazio-Sistemaren 17/2015 Legean (7 ter Artikuluan adibidez: auto-babes eta arreta betebeharra).
Auto-babes-neurriak babes pertsonalera bideratutako akzio haiek dira eta prebentzioa (arriskuen sorkuntza eta esposizioa saihestea) eta arriskuak kontrolatzea edo efektuak areagotzea I(zerbitzu publikoko agenteen argibideak jarraitzea) helburutzat dituzten maniobra haiek hartzen dituzte bere gain.
Zentzu horretan, auto-babes mota bi azpimarratu daitezke:
-
Auto-babes herritarra: herritarrek bere ingurune hurbileneko ingurumenean gauzatutakoa (norbanako, senide arteko, komunitate auto-babesa, etab.)
-
Auto-babes korporatiboa: entitate publiko edo pribatu batek arriskuak aurrez ikusteko eta berauok kontrolatzeko edo larrialdiei erantzunak emateko hartutako neurriak (beste batzuen artean, alarma seinale-sistemen instalazioa eta mantenua).
Jarduera industrial hurbilak objektuak, materialak eta eguneroko produktuak edukitzea baimentzen du: plastiko-tresna, erregaiak, botikak, etab. baina hauek manipulazioa, garraioa edo produktu kimikoko biltegiratzea eskatzen dute bere fabrikaziorako. Mota honetako industria duen gune batean bizitzeak arriskua ekartzen du, horregatik oso garrantzitsua da sute, leherketa, edo ihes toxiko posible baten aurrean nola jokatu behar den jakitea. Begiratu infografia hau: