Aholkua batzuk etxeko txikiek auto-babesaren garrantzia barneratu dezaten
Umeak oso kalteberak dira alerta edo larrialdi baten aurrean, izan ere, ez dira arriskuez konturatzen. Garrantzitsua da arrisku bat noiz dagoen eta alerta baten aurrean nola jokatu jakiteak duen garrantzia haiei irakastea.
Etxeko txikitxoak liluraturik gelditzen dira anbulantzia, polizia, suhiltzaile eta beste larrialdi-ibilgailu batzuetako argi eta sirenen aurrean. Eurentzat berritasuna da, haien aurrean irekitzen den munduan aurkitzen ari diren arrarotasun horietako bat eta oraindik ez dira kontzienteak soinu eta argi horiek larrialdiaren gainean ohartarazten dutela edo alerta edo berehalako arriskua seinalatzen dutela.
Bizitzaren beste alderdi batzuetan bezala, alerta edo larrialdi egoerak adin goiztiarretik modu natural batean presente egon behar dira neska-mutilen heziketan eta eraketan, bereziki, alerta posibleen aurreko area sentibera batetik hurbil bizi diren haientzat.
Eta prebentzioaren eta auto-babesaren hazia txikienetan landatzeko, pauso txikiak eman ditzakegu gure eguneroko bizitzan. Adibidez, bide-segurtasuneko oinarrizko arauak irakatsi, sukaldea edo bainugela jolasteko leku seguruak ez direla azaldu edo guraizeak eta labanak jostailuak ez dirala argi utzi. Hasiera ona da segurtasuna barneratzeko bidean.
Etxeko txikiek auto-babesaren garrantzia eta larrialdi-egoeretako segurtasuna uler dezaten hemen aholku soil batzuk:
-
“Jaramon egin iezaiozu aitatxoari edo amatxoari”. Alerta edo arrisku baten aurrean, gurasoen edo tutoreen argibideak jarraitu behar dira. Zentzu honetan garrantzitsua da helduek alerta baten kasuan jarraitzeko protokoloa ondo ezagutzea.
-
“Entzun eta begiratu”. alarma edo sirena baten kasuan, entzun eta nondik datorren ikusi behar dela azaldu behar zaie. Adibidez, anbulantzia bat edo suhiltzaileen kamioia badator, leku seguruan, galtzadatik urrun egon behar dira. Alerta kimikoaren kasuan, komeni da haiekin simulazioetako batera joatea sirena hauen soinu bereizgarritara ohi daitezen.
-
”Ikastetxean, irakaslearen esanak jarraitu”: Ikastetxeetan alerta gertatzen bada jarraitu beharreko pausoak ezagutzen dituzte. Alarmak saltatzerakoan, zentroko arduradunen argibideak jarraitu behar dituztela azaldu behar zaie.
-
“…deitzen naiz” Galtzearen kasuan, larrialdi kasu bat izanda edo ez, heldu edo segurtasuneko arduradun bati laguntza eskatu behar diote (polizia, suhiltzaile, sanitario, etab.) Garrantzitsua da euren izena, deitura, helbidea eta kontaktu-telefono bat lehenbailehen jakitea.
-
“112 telefono zenbakira deitu”: Halaber, behar izanez gero, telefono erabiltzen irakastea komeni da larrialdi-zenbakira deitzen ikas dezaten: 112.
Zentzu honetan, EAE guztiko ikastetxeetan egiten den lana ere azpimarratzekoa da. Ikastetxeetan auto-babeserako euskal araua hedatzeko kanpainak eta prestakuntza-ikastaroak abiarazteaz gain, behar denean, segurtasun-jarraibide hauek gauzatzeko simulazioak ere egiten dira.