Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Elikagaigintza eta kimika segurtasuna, gure osasunaren bermerako talde-lana

Industria kimikoa funtsezkoa izan da elikagai katearen arazo ugarirekin amaitzeko. Esaterako uzta etekinen hedapena bultzatuz, kontserbazioa hobetzeko materialak eta prozesuak asmatuz edo elikagaien osasun eta higiene baldintzak hobetzeko elementuen ekarpena eginez, edonola ere, agerikoa da kimikaren garrantzia.

Kimikak jada soberan frogatu du gure bizikalitatea hobetzen duelaz eta bere presentzia gure egunerokotasunean segurua dela. Gure etxeetako kaniletara iristen den edateko ura, bakteria eta organismo kaltegarrien ugalketa ekiditeko tratamendu kimiko batekin hornitua, janariak prestatzeko edo elikagaiak gordetzeko erabiltzen ditugun sukaldeko tresnak (labanak, tupper-ak, etab.) barne.

Elikagaien ekoizpenean azpimarragarria da uztak zaintzeko produktu agrokimikoen erabileran kalterik egiten ez duten elikaigintzako gehigarrien garapena (koloragarriak, lurringarriak edo kontserbagarrien garapena) edota atmosfera babestuan eginiko ontziratzea (oxigenoa beste gas inerte batengatik ordezten da, kontsumoaren muga-eguna luzatzeko), edo hotzaren katea ezartzeko kimikak egin duen ekarpena. Aurrerapen horiek gabe nekez lortuko zatekeen egungo elikagaien eskaria estaltzea.

Hala ere, elikagaingintzan kimika erabilerarekiko mesfidantza agerikoa izaten dirau; ulergarria eta aldi berean neurrigabea gertatzen da, kontuan hartzen badugu elikagaiak berariaz naturak sortutako konposatu kimikoak direla (karbohidratoak, proteinak edo koipeak bezala), zeinek elikatu egiten gaituzten.

Zalantzarik gabe, elikagaien ezaugarriak hobetzeko substantzia kimikoen erabilerak arriskuak inplikatzen ditu. Edonolako zalantza argitzeko eskuragarri daude elikaigintzaren segurtasuna zaintzen duten EAEko, estatuko eta EBko erakundeak. Horiek enpresetan eta elikagaietan aldizkako kontrolak egiten dituzte, bere osasun egoera zuzena bermatzeko. Halaber txostenak eta gomendioak igortzen dituzte hobekuntza jarduerekin edo arrisku faktoreak identifikatze aldera.

Talde-lan batean datza zeinetan auto-kontrol neurriak dakartzaten enpresak diren partaide. Euskadiko elikagaigintza-enpresen kasuan, APPCC/HACCP Estandarra erabiliz ikuskatzen dira.

Halaber Elikagaien Segurtasun Kimikoaren programa bat garatzen da; beste zereginen artean, EB osoan substantzia ezberdinetarako muga maximoak ebaluatzea eta kontrolatzea ditu xede. Zentzu horretan, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) Chemical Hazards Data – OpenFoodTox data-basea sortu du, bere toxikotasun maila eta elikagai-kateari buruzko informazioa ezagutzera emateko 4.000 substantzia kimiko baino gehiago barne hartuz.

Europako legedia, eta horrenbestez Espainiakoa eta EAEkoa, zorrotzenetako bat da elikagaien segurtasunari dagokionez. Zentzu horretan, muga maximoak daude produktu fitosanitarioen hondakinetarako (396/2005 Araudia), elikagaien kutsatzailetarako (1881/2006 Araudia); gehigarrietarako (1333/2008 Araudia) eta lurringarrietarako (1334/2008 Araudia); edota elikagaiekin kontaktuan dauden material eta objektu plastikoetarako (10/2011 Araudia), beste arau zehatzago batzuen artean.

Bakelite eta Igepak: elikagaiak babesteko kimika

Bakelite, “Seguridad KIMIKAproiektuaren eskutik, segurtasuna eta auto-babesa zaindu ohi duen enpresetako bat da. Produktuak elaboratzeaz gainera, elikagaien industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzte. Lantaronen dagoen enpresa honek erabilera anitzeko erretxinak fabrikatzen ditu, besteak beste, kontserba laten barruko estaldura emateko helburuarekin.

Ontzi mota hauen estaldura nagusiena epoxifenolikoa da eta arrazoia sanitarioa da: elikagaia eta ontziko materialen (altzairua/aluminioa eta estainua) arteko kontaktua ekiditea. Gainera, material honek atxikimendu, malgutasun eta erresistentzia termikoaren parametro egokiak ditu (esterilizazioa ondo jasaten du), eta ez du kalterik egiten.

Eta beste adibide garbia Igepak da; honek elikagaiak eduki ditzaketen aerosolak fabrikatzen ditu. Hain zuzen, Usurbilen finkatutako enpresa honen ekoizpen lerroetako bat oliba olioaren aerosolak ontziratzen dabil. Konpartimentu bikoitzeko sistema erabiliz (BOV), produktuak gas propultsatzailearekin kontakturik ez izatea eta bere osasun bermea mantentzea lortzen du.

Enpresa guztiek prebentzio plan zorrotzekin kontatzen dute elikagai industriarako produktuen fabrikazio prozesuetan substantzia kimikoak aplikatzerakoan segurtasun maximoa bermatzeko.

Ikus dezakezunez, gastronomia segurtasunez gozatzea eta higiene pertsonala bezalako ohitura hain arruntak mantentzea, kimikarekiko aliatuak dira. Nolabait, oharkabean bizi izaten ditugun auto-babeserako ekintza txikiak dira, baina hor daude, kimikari esker.