Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Esku-Hartzeko eta Alerta-Zonako eremua: zer dira eta nola kokatzen dira?

Alerta kimikoko egoera baten aurrean enpresen segurtasun planek segurtasun-protokoloak ezarri behar diren bi area ezartzen dituzte: Z.Ia. (Esku-Hartze-Zona) eta Z.A. (Alerta-Zona). Haiek identifikatzea lehentasuna da larrialdirik egoeretan.

Larrialdi-egoera bat ematen denean babes eta segurtasun-protokolo desberdinak bere gain mugatu eta hartzen dituen area bi ezartzen dira: Larrialdi kimikoaren kasuan Substantzia arriskutsuekin loturiko istripuen aurreko Oinarrizko Arauak bi jarduera-eremu definitzen ditu: Z.I. (Esku-Hartze-eremua) eta Z.A. (Alerta-eremua).

Esku-Hartze-eremua gertakaritik hurbilen dagoena da; bere ondorioak askoz larriagoak izan litezkeen eremua. Eremu honetan, berehalako eran, segurtasun-ikerketa sailkapenaren arabera eragindako enpresaren Barruko Larrialdiko (PEI) eta Kanpoko Larrialdiko planaren babes neurriak ematen dira.

Alerta-eremua istripuen ondorioak populazioarentzat hautemangarriak izan daitezkeen efektuak eragiten dituztenak baina babes neurrien aplikazioa justifikatzen ez duten (arrisku-talde zehatzentzat izan ezik) eremua da. Hemen kontrol-prebentzio eta neurri-Informatzaileak bakarrik abiarazten dira.

Nola ezartzen dira

Zona hauek aldagai desberdinen eta istripuaren efektu posibleen arabera zehazten dira. Hots, bakoitzaren hedadura istripuaren tamainaren eta motaren arabera (ez da berdina likido-ihes bat edo gas-ihes bat; sute bat badago edo leherketa bat gertatzen bada; istripu arin edo larria bat bada, etab.), produktu-motaren arabera (toxikoaren kontzentrazioa eta esposizio-denbora), ezaugarri orografikoen arabera edota meteorologiaren arabera (norabidea eta haizearen abiadura, tenperatura, hezetasuna, etab.) ezartzen da.

Area hauen mugaketa balio atalase batzuk kontuan hartzen dituen kalkulu matematiko konplexu baten bitartez egiten da. Produktu toxikoen ihesaren kasuan, bi zonak ezartzeko aldagai adierazgarria toxiko-kontzentrazioa edo dosia (D) da eta normalean formula honek definitzen du:

Cmax: substantziaren kontzentrazio handiena airean.
n: substantzia kimikoaren mendean dagoen adierazgarria.
Texp: esposizio denbora.

Zona desberdinak kalkulatzeko Oinarrizko Arauak toxikotasun indize desberdin erabilera ezartzen du. Nagusia AEGL indizea (Acute Exposure Guideline Levels) da, hiru arrisku mailarekin (1, 2 eta 3), 10 eta 30 minututako eta 1, 4 eta 8 ordutako erakusketa aldiekin.

Erabilitako beste indize batzuk ordu 1eko tarte bat darabilen ERPG-a (Emergency Response Planning Guidelines); eta 15 minutuko epe batekin, TEEL-a (Temporary Emergency Exposure Limits) dira. Lehen, 30 minutuko epe batekin , 1991ko Oinarrizko Arauak IPVS indizearen erabilera planteatzen zuen ( Inmediatly Dangerous to Life or Health concentration).

Honela, Z.I.-rako balio atalaseak AEGL-2a, ERPG-2a eta/edo TEEL-2a bezalako indizeetatik abiatuz kalkulatuko sustantzia toxikoen kontzentrazio handienak izango dira. Beste alde batetik,, Z.A-rako atalaseak, AEGL-1, ERPG-1 eta/edo TEEL-1 indizeetatik abiatuz kalkulatutako kontzentrazio handienak izango dira.

Z.I eta Z.A.-en substantziaren araberako agertoki posibleen kalkulu bat hemen kontsulta dezakezu. Modu berean, Euskadiko enpresa kimikoen PEE ezberdinak bisita ditzakezu begiesten dituzten hipotesiak eta agertokiak egiaztatzeko.

Tubacex-en Kanpoko-Larrialdi Plana.

Baina benetan garrantzitsua dena larrialdi hauetako bakoitzean nola jokatzen jakitea da. Z.I.-an, larrialdi-taldeetako kide bat ez bazara, areatik edo eremutik berehala irten behar duzu segurtasun-arduradunen seinaleak jarraituz. Z.A.-n, auto-babeseko oinarrizko arauak jarraitu behar dituzu: babesa (estal itzazu arnasbideak eta aterpea bilatu), konfinamendua (etxean, ateak, leihoak eta aire-sarrera guztiak itxi) eta informazioa (larrialdi-zerbitzuen kanal ofizialei adi egon: 112, Ertzaintza, Suhiltzaile, etab.).