Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Pneumatiko baten anatomia (eta ahalbidetzen duen industria kimikoarena)

Mekanismo hain sinplea duten gauza gutxi izan dira gizateriarentzat gurpilaren asmakizuna bezain aurrerapen garrantzitsua. Ardatz baten inguruan bira egiten duen pieza zirkular eta mekaniko bat; ideia sinple honekin, bere jatorria aspaldikoa izanik, goitik behera eta modu imajinaezin batean aldatu dira lurreko garraioa eta makineria konplexuagoaren eraikuntza.

Agertu ziren lehen gurpilak K.A. 4.500 urtekoak dira, Mesopotamiako tornugintzarako pieza modura. Aurkikuntza berehala erabili zen garraioan: animaliek tiratako orgetako egurrezko lehen gurpilak (egundaino topatutako zaharrena K.A. 3.200 urtekoa da) azaldu ziren; horrela horizonte berriak zabaldu ziren merkantzien garraioan.

Mendeen joanarekin, gurpilak eboluzio ezberdinak esperimentatu ditu: egurrezko gurpilaren aurkikuntza bere pisua arintzen zuten erradioekin, edo bere iraupena hobetzeko burdinazko uztaien ezarpena, hobekuntza horietako batzuk izan ziren.

Baina aurrerapen garrantzitsuenak XIX. mendetik aurrera iritsi ziren. 1802an, G. F. Bauerrek metal tenkatuko erradioak zekartzan lehenengo gurpila patentatu zuen. Jarraian, metalezko uztaia kautxuagatik ordeztu zen bere iraunkortasuna hedatzearren, baina tenperaturekiko material oso sentibera zen (beroarekin bigundu egiten zen eta tenperatura baxuekin gogortu).

Charles Goodyear

Charles Goodyear

 

Horrela, 1839an, Charles Goodyearrek konponbidea topatu zuen kautxuaren bulkanizazioari esker. Kautxua eta sufrea berotzean datzan prozesu honekin, tenperatura eta urradurarekiko gogorragoa bihurtzea lortu zen, baina aitzitik, bideko irregulartasunekiko zurrunagoa hala nola deserosoagoa bihurtu zuen.

Denbora gutxi barru, beste aurrerapen giltza bat iritsi zen, gaur egun erabiltzen dugunarekiko aitzindaria. 1845ean R. W. Thompson ingeniari eskoziarrak ‘aireko gurpilak patentatu zituen, hau da, airez betetako kautxuzko uhal bat. Asmakizun honek aurrerapena suposatu izan arren, ez zuen arrakastarik lortu merkataritza arloan, esklusiboki gurdirako izateagatik, zeren oraindik bizikletaren eta automobilaren erabilera masiboa ez zen gizarteratu.

Hamarkada batzuk geroago, 1888. urtean, bizikletaren industriaren gorakada lagun, John Boyd Dunlop albaitari eskoziarrak aire-ganberadun bere ‘Dunlop’ pneumatikoa merkaturatu zuen. Gurpil honek erabateko arrakasta lortu zuen merkatuan, industria menderatuz, XX. mendearen erdialdean egitura erradialeko pneumatikoa hala nola ganberarik gabeko lehenengo estalkiak azaldu ziren arte.

Anatomía de un neumático (y de la industria química que lo hace posible)

Mende berriak erronka berriak ekarri zituen, baita industria kimikoaren aurrerapen berriak ere, zeinek ahalbidetu duten pneumatikoaren higadura murriztea, heldualdia hobetzea eta bizitza erabilgarria luzatzea: kautxu sintetikoaren erabilera eskari itzelari erantzuteko (zeren industria honek eskatzen ditu munduko kautxu naturalaren % 70 inguru; trakzioa hedatzeko zinc oxidoa); kautxua sendotzeko karbonozko beltza; edo erresistentzia hobetzeko ehungintza zuntzak (nylon, kevlar, etab.), besteren artean.

Gaur egun, pneumatiko baten fabrikazioa, osagai eta industria ugarirekin osatutako prozesu bat da. Totalean, pneumatiko batek 25 osagai eta 12 gomazko konposatu ezberdin arte ekar ditzake. Honakoak dira bere atal nagusiak:

 

 

General Química

Kautxuaren industriak berealdiko pisua du Euskadin. Bere eboluzioak eta ezarpenak, munduko gainerako lekuetan bezala, automobilaren industriaren eklosioa eta pneumatikon eskaria ditu iturri. Hemen joan den mendeko 30. hamarkadatik aurrera bistaratu zen, Bridgestone (Basauri) eta Michelín (Usurbil-Lasarte) sozietateen sorrerarekin.

Gaur egun, kautxuaren eraldaketa jarduera oso garrantzitsua da euskal industriaren sarean. Azpi-sektore honi zerbitzua ematen dioten euskal enpresen artean nabarmentzekoa litzateke pneumatikoen bulkanizaziorako antioxidatzaileak nahiz azeleratzaileak ekoizteko General Química. Bere bezeroen artean daude munduko pneumatikoen fabrikatzaile nagusiak: Michelin, Goodyear, Continental, Bridgestone eta Pirelli.

Dynasol Taldean integratutako General Química enpresak 74 urte daramatza Lantaronen finkatuta. Egun 30 herrialde baino gehiagotara esportatzen du bere ekoizpenaren % 80a, liderra izanik azeleratzaileen eta kautxu sintetikoaren merkatutan.

Azken urteotan 4 milioi eurotik gora inbertitu dira solairuan proiektu berriei aurre egiteko. Halaber abian jarri dira kautxu sintetikoaren industrian azeleratzaileen gainean irtenbide berriak sortzeko ikerketa programak. Industria kimikoaren izpiritu berritzailea nabarmentzen duten ekimen ezberdinak.