Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Nola funtzionatzen du Eusko Jaurlaritzako KIMIKA taktika eragileak

? @112_SOSDeiak

Edozein unetan, edozein gertakari edo istripuren ondorioz, larrialdiko egoera bat sor daiteke. Hori dela eta, larrialdizko zerbitzuak horri aurre egiteko behar bezala prestatuta eta koordinatuta egon behar dira, berehalaxe jardun ahal izateko.

Larrialdi baten aurrean, kimikoa zein beste motatakoa, zerbitzu desberdinek larrialdiari batera erantzuteko hainbat ekintza burutu behar dituzte, hura konpontzeko eta neutralizatzeko. Hala nola, kalteak edo galera saihesteko eta biktimak garaiz erreskatatu eta laguntzeko. Horrez gain, kaltetutako oinarrizko zerbitzuak ahalik eta lasterren birgaitu behar dituzte.

Ez da lan erraza, larrialdiak hainbat zerbitzu mobilizatzea eragin dezake, giza baliabideak eta baliabide materialak barne hartuta. Horregatik, zerbitzu bakoitzaren zereginak aurretik zehatz-mehatz definitu eta euren esku-hartzeak behar bezala koordinatu behar dira, erantzuna ahalik eta eraginkorrena izan dadin, ahalik eta esfortzu txikienarekin.

Nola ezartzen da jarduera prozedura hori? Larrialdietarako Euskal Arreta Sistemak, 2001ean, zenbait taktika eragile ezarri zuen eta Larrialdietarako Esku-hartzeak Koordinatzeko Zerbitzua sortu zuen. Taktika eragileak ezusteko sailkatutako gertaera bati aurre egiteko diseinatu dira eta Euskadiko Larrialdietarako Koordinazio Zentroak SOS-Deiak -112- erabiltzen duen oinarrizko tresna dira, larrialdietarako erantzuna emateko.  Taktika horiei esker, larrialdia denbora errealean identifikatzen eta ebaluatzen dute, hartu beharreko neurriak zehazten dituzte eta zein baliabide eta errekurtso mobilizatu behar diren erabakitzen dute.

 

Jatorri kimikoko larrialdi baten aurrean, KIMIKA, taktika eragilea izango da aukeratutako taktika.

Materia arriskutsuak dituen enpresaren batean istripuren bat gertatuz gero, aktibatuko den taktika eragilea KIMIKA izenekoa izango da. Azken horren barne ezaugarri hauek dituen edozein enpresan gertatutako jatorri kimikoko istripuak hartuko dira, baita pirotekniak, oliobideak eta SEVESO enpresak barne.

Honako hauek dira SOS-DEIAK zentroak bete beharreko datuak, KIMIKA gertakari bat eman dela jakinaraziz gero:

  • Lekua:

– Izena eta udal-barrutia.

– Kokapena.

– Sarbideak

  • Instalazioaren ezaugarriak eta kaltegarriak.

– Enpresaren izena.

– Industria mota: Industria isolatuta edo beste batzuei erantsitakoa, produktuak, instalazioak eta makinak.

– Inplikatutako produktua: substantzia / kopurua.

– Edukitzaile mota: Tanga, GRG bidoiak, bestelakoak.

– Edukitzailearen edukiera.

– Gertaeraren ezaugarriak (kaltetutako modulua /sutea / ihesa / isuria / leherketa)

– Kaltetu ditzakeen elementuak:

  • Pertsonak (erreskatatzekoak / harrapatuta / ezinduak)
  • Herri gunea
  • Ondasunak
  • Komunikazio bideak
  • Osagarrizko datuak

– Bertako arduradunaren telefono mugikor – finkoko zenbakia

– Eguraldia

  • Komunikatzailearen datuak eta gertaerarekin duen harremana
  • Kanpo larrialdietarako plandun enpresa (KLP). Enpresak halakorik edukiko balu, bertan ezarritako prozeduraren arabera jardungo du.

 

Gertakariaren berri  112 zenbakian jaso eta sailkatutako gertakari bat gisa sailkatu ondoren, operadoreak datuak biltzeari eta betetzeari eta taktika aktibatzeari ekin egingo dio. Mobilizatutako zerbitzuak esku-hartze materialez arduratuko dira, euren agintaripean eta aplikatutako taktika eragilearen banaketa irizpideei jarraiki.  

KIMIKA taktika eragileari dagokion larrialdi bat izanez gero, honako Zerbitzu hauek automatikoki mobilizatuko dira:

  • SOS-DEIAK. Burutu beharreko zereginak:
    • 112 Arreta
    • Koordinazioa
    • Zerbitzuen mobilizazioa
    • Kontrol eta jarraipena
  • Burutu beharreko zereginak:
    • Norberaren Babeserako Plana
    • Laguntza teknikoak
    • Laguntza logistikoa
  • ERTZAINTZA / UDALTZAINGOA. Burutu beharreko zereginak:
    • Gertakariaren kokapena
    • Sarbideen definizioa
    • Sarbideen kontrola
    • Orden publikoaren mantenua
    • Larrialdietako ibilgailuak sartzeko eta irteteko bideak gaitzea
    • Ikerketa
    • Laguntza logistikoa
    • Trafiko eta bide sarearen kontrola
    • Trafikoaren desbideratzeak zehaztea
  • Burutu beharreko zereginak:
    • Esku-hartze eta segurtasuneko gunea zehaztea
    • Ezbeharra neutralizatzea (Zuzendaritza eragilea)
    • Suteak kontrolatu eta itzaltzea (Zuzendaritza eragilea)
    • Istripuaren barne daudenak erreskatatu / salbatzea(Zuzendaritza eragilea)
    • Biktimak eta parte-hartzaileak deskontaminatzea
    • Laguntza logistikoa
    • Laguntza Teknikoak Sutearen ikerketa
  • ESKU-HARTZE ZERBITZUA. Burutu beharreko zereginak:
    • Laguntza / Koordinazioa / Zuzendaritza
  • UDALETXEA: UDALEKO BABES ZIBILEKO TALDEA. Burutu beharreko zereginak:
    • Laguntza logistikoa
    • Laguntza teknikoak
  • OSAKIDETZA. Burutu beharreko zereginak:
    • Osasun laguntza
    • Istripuan kaltetutakoak sailkatzea, hasieran egonkortzea eta dagokion lekura eramatea
    • Osasun baliabideen koordinazioa
  • EUSKADIKO TRAFIKO KUDEAKETA ZENTROA errepideak kaltetuko balira. Burutu beharreko zereginak:
    • Trafikoaren kudeaketa
    • Trafikoaren egoeraren berri ematea
  • EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN PUBLIKOA. Elikagaien Industriak eta/edo herri guneak kaltetuko balira. Burutu beharreko zereginak: dagozkienak.
  • URAREN EUSKAL AGENTZIA, URA. Ubideak kaltetuko balira. Burutu beharreko zereginak: dagozkienak.
  • EUSKO JAURLARITZAKO INGURUMEN SAILA. Ingurumena kaltetuko balitz. Burutu beharreko zereginak: dagozkienak

 

Zerbitzuen eta baliabideen koordinazio teknikoa

Larrialdia garatzen ari den bitartean, Koordinazio Zentroa, SOS-DEIAK beharrezko zerbitzuen eta baliabideen koordinazio teknikoaz arduratuko da, dagokion taktika eragilean xedatutakoari jarraiki. Baina, enpresa zerbitzu edo administrazio bakarrari badagokio, SOS-DEIAK zentroak alarmaren berri eman eta jarraipen bat egingo du soilik.

Hainbat baliabide edo errekurtsoren lankidetza beharrezkoa denean, Eusko Jaurlaritzak laguntza teknikoa eskaintzen du eta Larrialdiak Koordinatzeko Esku-hartze Zerbitzuaren Zaintzako Teknikari batek taktika aplikagarrian aurreikusitako koordinazio lan guztia bere gain hartzen du eta Larrialdietarako Koordinazio Zentroarekin, SOS-DEIAK lotura lanak burutzen ditu.

Beharrezkoa izanez gero, osasun publikoko alorrean eskuduna den Eusko Jaurlaritzako Saileko larrialdietarako arretarako teknikariak gertakaria eman den lekura joaten dira eta Aginte Postu Aurreratuaren barne sartzen dira, istripuan laguntzen ari diren zerbitzuen ordezkariek osatuta. Bertatik, jarduera guztiak zuzenduko dira. Ondoren, SOS-DEIAK zentroari berehala jakinaraziko zaio baterako aginte postu bat sortu dela eta nortzuk diren haren kideak.

Istripua amaitutzat emango da, eragiketen zuzendariak hala deritzonean, edo halakorik izendatu ez bada, Larrialdiak Koordinatzeko Esku-hartze Zerbitzuaren Zaintzako Teknikariak hala uste duenean. Istripua amaitu ondoren, aktibatutako dispositibo osoa automatikoki desaktibatuko da eta larrialdiak bukatutzat emango da.