Nola garraiatzen da erregaia segurtasunez?
Erregaia etxean, dendetan eta industrietan kontsumitzen den substantzia bat da, ibilgailuetan, makinetan, berokuntzan edo elektrizitatea sortzeko erabiltzeko. Merkantzia arriskutsutzat sailkatuta dago eta, horregatik, hura garraiatzeko segurtasun neurri zehatzak behar dira.
Kotxeko tangara botatzen duzun gasolinak edo gasolioak, eta GNL (likido bilakatutako gas naturala) edo zure berogailua edo sukaldea elikatzen duen GLP gasek (Petrolioko Likido bilakatutako Gasak) -eta gero eta ibilgailu gehiago- ezaugarri berbera dute: erregaiak dira. Horrez gain, segurtasun neurri zorrotzak bete behar dira horiek garraiatzeko, gizakiei eta inguruneari ahalik eta arrisku gutxien eragiteko. Hori dela eta merkantzia arriskutsutzat sailkatuta daude.
Horiek banatzeko, sortzen edo fintzen diren instalazioetatik zentro hornitzaile bateraino eraman behar dira (adibidez, gasolindegiak, erregaien kasuan) eta lan hura, normalean, errepidez egiten da.
Euskadiko kokapen estrategikoari esker, industria sare handia –merkantzia mota hauek erabiltzen, biltegiratzen edo garraiatzen dituzten 170 enpresa baino gehiago, besteak EXOLUM, TEPSA, ESERGUI, PETRONOR, REPSOL BUTANO, TEPSA, ESERGUI, PETRONOR, REPSOL BUTANO edo BBG– eta bere portuen garrantzia baztertu gabe, mota honetako merkantzien errepide bidezko garraio handia sortu da: 6 milioi tona inguru urtean.
Sortu daitezkeen intzidentziei aurre egiteko Larrialdietarako Plan Berezi bat dago eta hura jarduera prozedurak ezartzeaz arduratzen da. Baina egoera horretara iritsi baino lehen, segurtasun araudiari heldu behar zaio. Merkantzia arriskutsuen garraioak lege zehatz batzuei men egin behar die, garraiobidearen arabera: ADR Akordioa (errepidea), RID Araudia (trenbidea), IMG Kodea (itsasontzia) edo OACI araudia (hegazkina).
Lurreko garraioari dagokionez, Errepide bidezko merkantzien arriskutsuen nazioarteko garraioari buruzko Europako Akordioa, edo ADR (Agreement concerning the international carriage of Dangerous goods by Road), garraio hauetan parte hartu behar duten elementuak zehazten dituen esparru hitzarmena da: produktua eta bere arrisku-maila sailkatzetik pakettatze edo etiketa mota aukeratzera.
ADRek ezartzen ditu ere merkantzia arriskutsu hauek garraiatzeko ibilgailuen ezaugarriak eta segurtasun neurriak. Jakin nahi al duzu erregaia segurtasunez nola garraiatzen den? Irakurri adi: