Prebentzio Kultura: segurtasunarekin konpromisoa gain hartzearen ondorioak
Enpresa kimikoek segurtsunarekiko gain hartu duten konpromisoak konpainia eta taldeari berari zuzeneko ondura eragin ez ezik, gizarteari ere eragiten dio, larrialdi baten aurrean sortzen diren arriskuak eta nola jardun behar duen ezagutzeko aukera baitauka
Nahiz eta Euskadin lan ezbeharren tasa %30 baino gehiago jaitsi azken belaunaldian ( 2018ko Lan Harremanen Kontseiluaren urteko gizarte eta lan esparruko txostenaren arabera (CRL), 2008ko 44.438 bajetatik iazko 30.115 bajetara jaitsi da), segurtasun arloan ez gara lasaitu behar.
Aurrera pausu hau eman arren, 2019an 38.995 istripu izan ziren bajan, hau da, 2018an baino %9 gehiago, OSALAN erakundearen arabera. Gainera, 30 istripu hilgarri gertatu ziren, aurreko urtean baino ia %19 gutxiago, baina oraindik ere kopuru handiegia izaten jarraitzen dute. Horregatik, funtsezkoa da enpresek segurtasunarekiko gain hartu duten konpromisoa sendotzen jarraitzea.
Prebentzio Kultura sustatzea eta ezartzea –hau da, enpresek eta langileek lan ezbeharren aurka borroka egiteko duten ardura, arriskuei aurre egiteko era aldatuz-, erreminta eraginkorrenetariko bat da, istripuen kopurua eta horietatik eragin daitezkeen larrialdi egoerak murrizten saaiatzeko.
Argi dago prebentzioaren helburu nagusia langileen segurtasuna babestea dela. Baita langileen osasuna eta ongizatea sustatzea ere, lan badintzen hobekuntzaren bidez, adibidez, Norberaren Babeserako Ekipoekin (NBE), prestakuntza ikastaroak edo zereginak eta txandak optimizatuz, besteak beste.
Baieztatu daiteke Prebentzio Kultura ezartzeak enpresetako ezbeharren kopurua murriztu egiten duela. Adierazpen horrek, batez ere, Lan Arriskuen Prebentzioa (LAP) hartzen du oinarri, baina bestelako eremu orokorretara ere zabaltzen da, besteak beste, prenbentzio esparruarekin lotutako heziketa eta kontzientziazioa, jarrera erantzulea hartzea edo segurtasunarekiko errespetua.
Prenbentzioan inbertitzea, arrakastaren gakoa
Segurtasuna eta osasuna enpresen barruan eraginkortasunez mantentzeaz gain, prebentzioaren aldeko apustua egiteak lehiakortasuna eta kostuen murrizpena ere bermatzen ditu. Kontuan hartu behar da istripu batek enpresarentzako ondorio ekonomiko larria eragin dezakeela, araudia ez betetzeak eragindako zigorrak eta isunak alde batera utzi gabe.
Era berean, segurtasunean eta prebentzioan inbertitzeak enpresari zuzeneko onura ekonomikoak eragin ahal dizkio. Hain zuzen ere, 2,2 euro inbertitutako euro bakoitzeko, Gizarte Segurantzako Nazioarteko Elkartearen azterketa baten arabera (ISSA, ingeleseko siglengatik). Azterketa honek ondorioztatzen du prebentzioa oinarri hartzea enpresak arrakasta lortzeko beste faktore bat dela.
Behar bezala osatutako prebentzio plan batek etekina hobetzen du eta laneko segurtasuna areagotzen du. Baita langileen jarreran, konpromisoan eta motibazioan eragina sortzen du ere. Horiek guztiek bat egiten dute prebentzio kultura sortzearen alde, lanean zein gure egunerokotasunean.