Blog

Zure auto babeserako

informazioa

AA bati galdetu diogu zer egin daitekeen larrialdi kimikoa gertatuz gero, eta hau kontatu digu

Teknologia berriek etengabe harritzen gaituzte aurrerapenekin, eta aurrerapen horiek, duela ia hamarkada batzuk arte, zientzia-fikziozko liburuetan bakarrik agertzen ziren. Julio Vernek gizakiak ilargia zapalduko zuela iragarri zuenetik (1865) benetan gertatuko zen arte (1969), 100 urte pasatxo igaro ziren. Zenbat denbora falta da Adimen Artifizial (AA) autonomo bat errealitate izan dadin? Edo dagoeneko iritsi al gara puntu horretara?

 

2023 Adimen Artifizialaren (AA) urtea izango dela esaten da. Teknologia disruptibo horrek gero eta protagonismo handiagoa du industria ugaritan, eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzearren. Teknologia hori prozesuen automatizazioan ez ezik, prozesuen hobekuntzan ere presente dago; besteak beste, garraio, marketina, finantzak  edo osasuna bezalako arloetan.

Baina, zer da adimen artifiziala? Esan daiteke makina baten gaitasuna edo gizakien antzeko portaerak eta gaitasuna aurkezteko gaitasuna dela: arrazoiketa, ikaskuntza, sormena eta plangintza. Programa horiek, algoritmoen, kodeen eta datuen bidez, gai dira aztertzeko, ikasteko eta, une jakin batean, erabakiak modu autonomoan hartzeko.

Eremu horretan, zientzialari eta autore ugari daude, konputazioaren eta robotikaren arloetan. George Boole matematikaria, Karek Apek eta Issac Asimov idazleak, eta arlo horretan ‘aitatzat’ hartzen den Alan Turing bera, XX. mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetan egindako lanei esker.

Hain zuzen ere, Turingek 1950ean argitaratutako “Computing machinery and intelligence” hasierako lantzat hartzen da Adimen Artifizialaren arloan. Dena den, termino hori  John McCarty, Marvin Misky Claude Shannon zientzialariek sortu zuten formalki 1956. urtean.

Orduz geroztik, teknologia horrek aurrera egin du etengabe. Gaur egun, AA tresnekin elkarrizketa naturalak izan edo eduki digitalak sor ditzakegu, hots, diseinuak edo marrazkiak, galdera edo eskaera soili bat egin da, hizkuntza erraz batean. Aukeren unibertso berria daukagu aurrean, eta oraindik aztertzen bakarrik hasi gara.

Kaixo, Adimen Artifiziala, zer dakizu larrialdi kimiko baten aurreko segurtasunari eta prebentzioari buruz?

Gaur egun, AA ezagunenen artean, DALL-E eta MidJourney irudi-sortzaileak daude, ChatGPT-ekin batera; hau da, elkarrizketa AA bat, Interneteko bilatzaileen egungo ereduen ordezko gisa aldarrikatzen dena.

Azken AA horretara jo dugu Segurtasun Kimikoaren inguruan dituen ezagutzak probatzeko. Eta, lehendabizi, oinarrizko zerbait galdetu diogu: zer da larrialdi kimiko bat?

Larrialdi kimiko bat ustekabeko gertaera edo egoera bat da, ingurumenarentzat edo pertsonentzat substantzia kimiko arriskutsuak askatzen ditu edo aska ditzake, eta berehalako erantzuna eman behar zaio osasun publikoa eta ingurumena babesteko. Besteak beste, isuriak, ihesak, suteak, leherketak eta substantzia kimikoak eragiten dituzten beste istripu batzuk gerta daitezke. Larrialdi kimikoek ondorio larriak izan ditzakete; esate baterako, giza osasunarentzako eta ingurumenarentzako kalteak, eta hondamendiari eusteko eta hura garbitzeko larrialdi-neurriak hartzea eska ditzakete.

Preguntamos a una IA qué hacer en caso de una emergencia química y esto es lo que nos cuenta

Ikusten duzunez, haren erantzuna akatsik gabea da, doia eta zehatza. Baina, jakingo ote luke zer urrats eman larrialdi kimiko baten aurrean? Hona hemen zer esaten digun.

Larrialdi kimikoa gertatuz gero, garrantzitsua da tokiko agintarien jarraibideak eta segurtasun kimikoko adituen gomendioak jarraitzea. Larrialdi kimikoaren kasuan, neurri orokor hauek har daitezke:

  1. Babesa bilatzea: ahal bada, sar zaitez eraikin itxi batean, eta itxi leihoak eta ateak. Eraikin batean sartu ezin baduzu, bilatu babesa hesi solido baten atzean.
  2. Ingurua hustu: agintariek ebakuatzea gomendatzen badute, egizu berehala. Jarraitu ebakuatzeko adierazitako ibilbideak eta saihestu askapen kimikoaren iturritik gertu dauden zonak.
  3. Babestu: substantzia kimikoarekiko esposizioa saihestu ezin baduzu, babestu zure azala eta begiak, babesteko arroparekin eta segurtasun-betaurrekoekin. Erabili arnasteko maskara, eskuragarri egonez gero.
  4. Informatuta egon: entzun irratia edo ikusi telebista egoerari buruzko informazio eguneratua jasotzeko. Jarraitu tokiko agintarien jarraibideak.
  5. Ez saiatu substantzia kimikoen isuria edo askapena zure kabuz gerarazten; itxaron profesional gaituak iritsi arte.

Gogoratu hartu beharreko ekintzak egoeraren araberakoak izango direla; beraz, garrantzitsua da agintarien eta profesionalen gomendioak jarraitzea.

Beste behin, AAk teoria ondo ezagutzen duela erakutsi du. Baina espezifikoagoak izaten saiatuko gara. Zer egingo zenuke alerta-sirena bat entzungo bazenu industria kimikoa duen udalerri batean?

Industria kimikoa duen udalerri batean alerta-sirena bat entzungo banu, lehenik eta behin informazio gehigarria bilatuko nuke, larrialdi kimikoa deklaratu den eta segurtasun-neurriak hartzea beharrezkoa den jakiteko. Orduan, honako neurri hauek hartuko nituzke:

  1. Tokiko agintarien jarraibideak eta gomendioak entzungo nituzke irratiaren edo telebistaren bidez.
  2. Agintariek aterpea bilatzea gomendatzen badute, eraikin itxi bat bilatuko nuke eta leihoak eta ateak itxiko nituzke. Eraikin batean sartzerik izango ez banu, babesa bilatuko nuke hesi solido baten atzean.
  3. Ebakuatzea gomendatzen badute, berehala egingo nuke ebakuatzeko adierazitako ibilbideak jarraituz eta askapen kimikoaren iturritik gertu dauden zonak saihestuz.
  4. Substantzia kimikoarekiko esposizioa saihesterik izango ez banu, zure azala eta begiak babestuko nituzke babesteko arroparekin eta segurtasun-betaurrekoekin. Arnasteko maskara ere erabiliko nuke, eskuragarri egonez gero.
  5. Nire familiarekin komunikatuta egongo nintzateke non dauden jakiteko eta agintarien gomendioen berri izateko.
  6. Ez nintzateke saiatuko substantzia kimikoen isuria edo askapena nire kabuz gerarazten; profesional gaituak iritsi arte itxarongo nuke.

Garrantzitsua da gogoratzea beti jarraitu behar ditugula agintarien eta profesionalen jarraibideak eta gure eta gainerakoen bizitza ez dugula arriskuan jarri behar.

Preguntamos a una IA qué hacer en caso de una emergencia química y esto es lo que nos cuenta

Amaitzeko, kimika-instalazio bateko segurtasun-protokoloak ezagutzen dituen galdetu diogu. Zer-nolako segurtasun-neurriak hartu behar dira kimika-instalazio batean?

Kimika-instalazio batean, honako segurtasun-neurri hauek hartu behar dira:

  1. Substantzia kimikoak segurtasunez maneiatzeko ezarritako arauak eta prozedurak jarraitzea.
  2. Langileak babestea, norbera babesteko ekipoa erabilita.
  3. Istripuak eta larrialdiak gertatzeko arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea.
  4. Ustekabeko gertaeretarako larrialdi-planak eta erantzuteko prozedurak ezartzea.
  5. Langileak segurtasunean eta larrialdietan trebatzea.
  6. Segurtasun-ekipoak eta –sistemak monitoreatzea eta mantentzea.
  7. Segurtasun-sistemen ikuskapen erregularrak eta probak egitea.
  8. Substantzia kimikoak modu seguruan biltegiratzeko protokoloak ezartzea.
  9. Garbiketa eta mantentze erregularra egitea.
  10. Alerta- eta komunikazio-sistema egokia izatea.
  11. Ebakuazio-plana eta simulazio erregularrak izatea.
  12. Gorabeheren eta istripuen erregistroa mantentzea, etengabeko segurtasuna hobetzeko.

Ondorio gisa, baiezta dezakegu AAk informazioaren analisian eta prozesamenduan protagonistak diren aroan aurkitzen garela, eta erabakiak hartzea erraztera eta arintzera bideratuta dagoela.

Larrialdi kimiko baten testuinguruan, tresna horiek baliagarriak dira agintariei eta profesionalei pertsonak eta ingurumena babesteko ahalik eta estrategia onena hautatzen laguntzeko.

Adibidez, AAren algoritmoek sentsoreen bidez bildutako datuak aztertzeaz gain, larrialdiaren lehen etapetako magnitudea zehaztu dezakete. Halaber, tartean dagoen substantzia kimikoa identifika dezakete, haren mugimendua iragarri eta larrialdi-egoera ezberdinak simulatu.

Beharbada, etorkizun hurbilean, makina adimentsu horiek gai izango dira larrialdi-egoera bati aurre hartzeko, hura deklaratzeko edota zuzentzeko, baina oraingoz ez dute gizaki batek duen gaitasun analitiko eta enpatikorik. Zure ustez, AA bat ikusiko dugu kimika-instalazio bateko segurtasun-buru gisa?

 

 Post honetako irudiak baita ere sortu dira IA batekin: DALL-E / MIDJOURNEY