Blog

Zure auto babeserako

informazioa

AMETS MORENO, AVEQ-KIMIKAko Segurtasun Koordinatzailea: “Prebentzioaren onurak oso nabarmenak dira”

Elkartutako enpresetako segurtasun teknikariekin batera lan egiten du, segurtasun neurrien ezarpenean lagunduz. Horretaz gain, denbora izugarri aurrezten die araudiekin eta dekretuekin, eta segurtasun eta prebentzio arloari buruzko zalantzak erantzuten dizkie. Hona hemen AVEQ-KIMIKA konpainiako segurtasun koordinatzailea gehiago ezagutzeko zenbait datu.

-Zein da Euskadiko industria kimikoko prebentzio eta segurtasun arloko koordinatzaile baten egunerokotasuna?

Gure lana elkartutako enpresetako segurtasun teknikariei lana erraztean datza. Indarreko araudia aztertzeaz arduratzen gara, Estatuko Aldizkari Ofizialekoa (BOE) zein autonomia aldizkarietakoa, eta aholkuak eskaintzen dizkiegu araudi horiek ezartzeari edo ekoizpen prozesuetan eragin ditzaketen ondorioei buruz. Horretarako, jardunaldien, gutunen edo prestakuntzen bidez, araudi aldaketei heltzen diegu edo enpresa bakoitzeko galdera zehatzak erantzuten ditugu. Aholkularitza zerbitzua eskaintzen eta osatzen ditugu, halaber, segurtasunari buruzko dokumentu zehatzak, esate baterako, larrialdizko planak, Segurtasun Txostenak, etab.

-Euskal Herriko sektore kimikoko oso bestelako 130 enpresek AVEQ-KIMIKA osatzen dute, besteak beste: petrokimikoa, gasistikoa, altzariak, garraioa, ur tratamendua, etab. Ez da lan makala izango hainbeste enpresetako segurtasuna koordinatzea erotu gabe, ezta?

Konplikatua izan daiteke. Sektore bakoitzak bere araudi propioa dauka eta hura ezartzeko era desberdina da. Bakoitzak bere prozesu eta arrisku propioak ditu. Bina oso onuragarria da maila profesionalean. Asko ikasten da sektore bakoitzeko esperientzia desberdinetatik, sortzen diren sinergietatik, ideiak, informazioa eta ikuspuntuen arteko elkar truketik. Ez duzu aspertzeko astirik, ez horixe.

-Industriatik kanpoko norbaitentzat baliteke lan erakargarria ez izatea, paper eta araudi mordoan murgiltzera eramaten zaituena. Zerk erakargarri zintuen lan honetan? Nola iritsi zinen kimikako mundura eta, hain zuzen ere, industria honen segurtasun mundura?

Kanpotik baliteke lan aspergarria dela pentsatzea, baina dirudien baino zirraragarriagoa da. Batxilergoan, zorionez, kimikako oso irakasle ona izan nuen eta arlo honekin maitemindu nintzen. Matematikak ere gustatzen zitzaizkidan, hortaz, Ingeniaritza Kimiko bat aukeratu nuen goi mailako ikasketa gisa. Hautazko ikasgaietako bat ‘Arriskuen Analisia Industria Kimikora aplikatuta’ zen eta guztiz konkistatu ninduen. Ondoren, Unibertsitatean, esparru horretan lan egin nuen eta hurrengo urratsa segurtasun arloa koordinatzea izan zen, AVEQ-KIMIKA konpainian.

-Industria hau, besteekin gertatzen den bezala, tradizioz gizonezkoentzako lanpostuekin lotzen da. Zure ustez, emakumezkoen ordezkariak daude sektore honetan?

Gero eta gehiago daude, batez ere, segurtasun eta ingurumeneko arloan. Izan ere, zenbait sektoretan eta lan taldetan gehienak emakumezkoak dira. Zuzendaritza lanpostuetan, berriz, emakumeek eskasak izaten jarraitzen dute. Esparru horretan oraindik aurrera pausuak ematen jarraitu behar da.

-Nola orekatu edo hobetu liteke emakumezkoen proportzioa industria honetan? Zure ustez emakumezko gazteei gai hau ikastera animatu beharko litzaiekeela edo sektore kimikoak eskaintzen dituen aukerak eta irteerak hobetu azaldu beharko lirateke?

Zalantzarik gabe, prestakuntza etapa funtsezkoa da eta emakumeen artean sektore honekin lotutako aukerak sustatu beharko lirateke. Baita enpresetan ere, familia adiskidetzea emakumeei zuzendaritza taldeetan sartzeko aukera ematen dieten bestelako neurriak sustatuz.

“Osasun krisiak kontzientziazioa eta prebentzioa bultzatu ditu”

Covid-19ko osasun krisiak bizitza aldatu digu. Horren eraginez, segurtasuna eta prebentzioa kalean bertako kezka bihurtu da eta NBEn garrantziaz jabetu gara. Nola eraman da ikuspegi hau industria kimikora?

Gure sektorean segurtasuna beti helburu estrategiko bat izan den arren, nabaritu dugu prebentzioarekiko kontzientziazioa hobetu dela. Osasun krisi honetan, prebentzioa nagusia izan da eta segurtasun teknikarien papera funtsezkoa izan da, eta araudi aldaketek eragindako erabaki guztietan parte hartu dute. Arrisku berri bat da, eta horren aurrean denok norabide berean arraun egin dugu. Eta espero dugu jarrera honek bere horretan jarraitzea, krisia guztiz amaitzen denean.

-Zure ustez, zeintzuk dira prebentzio arloan inoiz ahaztu behar ez ditugun aholkuak?

Lehenik eta behin, lanpostuek berezko diseinu segurua izatea. Hau da, segurtasun teknikariek bertan zuzenean parte hartzea, lanpostu seguruak lortzeko. Eta, bestalde, enpresetako normalizazio prozedura guztiek (eskuliburuak, jarraibideak, etab.)prebentzio alderdiak kontuan hartzea, prestakuntzari, informazioari eta kontzientziazioari heltzeko.

-Hala ere, egoera bat benetan kontrolatu nahi badugu, ezin izan denean istripu bat prebenitu edo saihestu, Larrialdi Planekin fidatu behar gara. Zergatik hain garrantzitsua da Larrialdi Plan bat erabilgarri izatea eta hura nola aplikatu jakitea?

Ezinbestekoa da larrialdi plan bat izatea pertsonek nola jardun jakin ahal izateko. Larrialdi egoera batean sor daitezkeen bat-batekotasuneko egoerak murriztu behar dira. Eta edukitzea ez ezik, ezarri eta simulakroak egin behar dira hura ez ahazteko, zuzentzeko edo behar denean eguneratzeko .Larrialdi plan bat gure esperientziarekin hobetzen dugun dokumentu biziduna izan behar da.

“Larrialdi plan bat dokumentu biziduna izan behar da”

-Segurtasuna enpresaren barruan zein kanpoan hedatzeko giltzarrietako beste bat komunikazioaren bidezkoa da. Zure ustez, zein estrategia dira eraginkorragoak, norberaren babesa edo prebentzioa bezalako alderdiak geureganatzeko?

Agian lortzea gehien kostatzen zaiguna da. Jakin badakigu zer transmititu, baina askotan ez dakigu nola egin hura hedatzeko, dena delako arriskua hautemateko eta haren aurrean proposatu ditugun neurriak hartzeko prozesua geureganatzeko. Estrategietako bat prestakuntza izan liteke, benetako kasuak oinarri hartuta, non arrisku hori, ariketak edo simulakro errealistagoak hautematen diren, edo, baita teknologia berrietan oinarritu ere (Errealitate Birtuala edo Handitutako Errealitatea), sentsazio hori eramateko eta prebentzioa sendotzeko.

-Zer esango zenieke prebentzioan inbertitzea enpresa baterako errentagarria ez dela pentsatzen duten horiei?

Zenbakiak agerikoak direla. Zaila da prebentzioa barne hartzea eta prebentzio kultura garatzea, prebentzioaren errentagarritasuna ekonomikoki justifikatu behar baldin bada. Azken finean ondura asko dakartzan obligazio legal bat da, istripuen kopurua murriztetik –eta horrenbestez, baja batetik eratorritako kostuak- langileen ongizate orokorrera arte, nortzuk seguruago, babestuago sentituko diren eta euren lana hobeto garatuko duten.