Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Isabel de Marco Rodríguez, Ingeniaritza Kimikoaren Katedraduna UPV/EHU-tik: “Talentu gazteari kimikaren bizitzarekiko lotura eta erabilgarritasuna ikusarazi behar zaio”

Isabel de Marcok sektore kimikoan emakumearen inklusioa bizi izan duenaren eta unibertsitateko ikasturte berri bakoitza katedradun bezala pasioz bizi izan duenaren esperientzia eta konpromisoa irudikatzen ditu. Isabelek erabilera anitzeko karrera profesional batekin kontatzen du eta biziki atsegin du hedapena duela 30 urte baino gehiagotik. Gaur egun aurre-jubilatuta (eta merezitako atseden horretarako prestatzen) dagoenez, atsegin handiz solastu gara berarekin ikertzaile bezala izandako garapen profesionalaz eta sektoreak larrialdi kimikoen aurrean segurtasun arloan izandako eboluzioaz.

 

– Zure ibilbidea errepasatzean, ikusi dugu betidanik izan dituzula gogoko diziplina teknikoak eta, zure aitaren (errepide-ingeniaria) adorea lagun, goi mailako ikasketak Ingeniaritza Industrial bat eginez amaitzea erabaki zenuela. Zerk izaten du pisu gehien karrera profesional bat hautatzerakoan: familia/gizarte inguruneak edo jakin-min pertsonalek?

Karrera bat hautatzerakoan pisu gehiago izan behar dute jakin-min edo zaletasun pertsonalek; hainbat urte eman behar dira diziplina hautatuaren prestakuntzan, eta ziurrenik ondorengo lan-ibilbidea ere bide horretatik garatuko da. Oso gogorra litzateke, ezinezkoa ez esateagatik, aurrera egitea ikasketa hautatuekiko errefusa badago. Hala ere, kontuan hartu behar dira, nola ez, familia- eta gizarte-ingurunetik datozen aholkuak, bere esperientzia, ezagutzak eta bizitzaren ikuspegi praktikoa agerikoak baitira. Beti topa dezakegu ikaslearen gustu eta gaitasunekin egokitutako prestakuntza bat, garapen profesionalerako zentzuzko itxaropenak dakartzana; azken hau izaten da gurasoen kezka nagusiena. Nire kasuan hala izan zen, nire aitak eragina izan zuen niregan eta nik aholkua eman diet seme-alabei bere karrerak hautatzerakoan.

Nolanahi ere, aipatu beharra dago, bizitzen ari garen ezohiko eta bat-bateko aldaketen unean (robotak, datuen tratamendu masiboa, adimen artifiziala, etab.), karreraren hautaketa baino garrantzitsuagoak direla horiek ikasterakoan barneratzen diren trebetasunak. Arrakasta profesionalaren harira, gero eta gehiago baloratzen dira trebetasun bigunak izendatzen direnak: adimen emozionala, enpatia, ikasteko potentziala, malgutasuna, talde-lana, komunikazioa, planifikazioa, erantzukizuna, etab., azken finean, nolabait laburbiltzeko, makinek erreproduzitu ezin dituzten gaitasunak. Iragarpenen arabera, 5-10 urte barru pertsona gehienak ez dira gaur egun betetzen ari diren lanpostu berean jardungo, beraz, arrakasta profesionala lortzekotan trebetasun horiek ezinbestekoak dira, gehienbat malgutasuna eta ikasteko nahiz egokitzeko gaitasuna. Beraz, ikasketa hautatuak nolanahikoak direla ere, trebetasun hauek ahalik eta gehien garatu behar dira.

Esan genezake “bizitza kimika dela”; arnastu, kozinatu, automobilak eta hegazkinak bultzatu, sua… eta beste gauza pila bat zeinek erreakzio edo prozesu kimiko bat eskatzen duten.

– Ingeniaritza Industrialaren baitan Ingeniaritza Kimikoaren espezialitatea ikasi zenuen. Zerk erakarri zintuen diziplina honetatik?

Pasadizozko gertaera bat dirudi baina errealitatea da ingeniaritza industrialaren karreran suspenditu nuen irakasgai bakarra lehen mailako kimika izan zela, lehen deialdian nahiz bigarrenean. Hainbestetan ikasi behar izateagatik, eta irakasle partikular baten laguntzari esker, menderatzera iritsi nintzen eta orduan gogoko nuela eta kimikak egunerokotasunarekin lotura hertsia duela ohartu nintzen. Esan genezake “bizitza kimika dela” edo kimikaren arabera gobernatzen dela; arnastu, kozinatu, automobilak eta hegazkinak bultzatu, sua, zeren arrautzaren zuringoa gogortzen du kozinatzerakoan, zeren errepidetan gatza botatzen da elurra egiten duenean, material berrien fabrikazioa eta beste gauza pila bat zeinek erreakzio edo prozesu kimiko bat eskatzen duten.

– Zer diozu espezialitate honetan topatutako eragozpen nagusienari edo alderdirik harrigarrienari buruz?

Esango nuke espezialitate kimikoaren alderdirik konplexuena edo zailtasunik handiena datzala buruz ikasteko ahalmen itzelean, 118 elementu kimikoen ikurrak eta taula periodiko ospetsuan horiek duten hurrenkera jakitera heltzeko, bere baitan hartzen dituen izen, formula eta egitura mugagabeak barne.

Interesgarriena da, hasieran oso gogaikarria eta aspergarria iruditu arren, ezagutza maila bat lortu duzunean, elementu batek taula periodikoan duen posizioaren eta bere propietate nahiz balizko erreakzioen arteko loturaz ohartzen zarela, baita substantzien konposizio kimikoaren eta egituraren hala nola bere ezaugarrien eta portaeraren artean dagoenaz ere, eta formulen eta materialen eta egunerokotasuneko fenomenoen arteko konexioa ikusten hasten zara.

– Doktoretza amaitzean, zure karrera profesionala irakaskuntzan eta ikerketan oinarritu da. 30 urtetik gorako epean ikasketak, artikuluak, kongresuak, klaseak, tesi-zuzendaritza, laborategiko esperimentuak, etab. burutu dituzu. Zein izan da urte horietako jarduerarik asebetegarriena?

Egia esan, beti hobetsi izan dut ikerketa irakaskuntzarekiko eta lehenengoari denbora gehiago eskaini nahiko niokeen, baina agerikoa denez unibertsitatearen munduan irakaskuntza nagusitzen da. Hasiera batean gogoko nuena oinarrizko ikerketa teorikoa zen, baina berehala ohartu nintzen garrantzitsuena zela ikertutako hark aplikazio erreal bat izatea, eta gero askoz gehiago interesatzera iritsi zitzaidan ikerketa aplikatua, bereziki enpresekin lankidetzan eginikoa.

Bereziki atsegina gertatu zaidan jarduera bat, irakaskuntzan edo ikerketan barne hartu ordez industriara edo gizartera eginiko transferentzia gisa ulertzen dena, substantzia arriskutsuen kopuru handiak biltegiratzen dituzten establezimenduetako Segurtasun Txostenen ebaluaketak egitea izan da; substantzia horiek, ezbeharraren kasuan, establezimenduaren kanpoan kalteak eragin ahal izateko arriskua dakarte. Legedi batek establezimendu hauei Segurtasun Txostenak egitera behartzen die, alegia gerta litezkeen ezbeharren (sutea, eztanda, jario toxikoa) eta horien ondorioek izan lezaketen helmenen gaineko azterketa konplexuak, eta horiek kontuan hartuta, Administrazioak Kanpo Larrialdiko Planak izendatuak elaboratzen ditu, zeinen helburua den pertsonak, ondasunak eta ingurumena babestea. Txosten horien konplexutasunagatik, Eusko Jaurlaritzako Industria Departamentua Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoaren eta Ingurumenaren Departamentura zuzendu zen 2006. urtean, eta Segurtasun Txosten horien ebaluaketak edo ikuskapenak egiteko parte hartu genezan eskatu zigun, horrela bermatze aldera planteatutako ezbeharren hipotesiak eta eginiko kalkuluak zuzenak zirela, eta txosten horien baitan bildutako informazio guztia koherentea eta legediaren araberakoa zela.

Jarduera hau guztiz aberasgarria izan da, izan ere, inplikatzen du Administrazioarekin (Industria Departamentua, Larrialdien Arretarako Ordezkaritza) eta establezimenduetako industrialekin harremanetan egotea, garatutako prozesu errealak, unean-uneko produktu kimikoen ezaugarriak eta arriskuak zehatz-mehatz aztertzea, establezimenduak zuzenean bisitatzea, balizko ezbeharren eboluzioa simulatzen duten programa informatikoekin lan egitea, ezbeharren ondorioak mugatzen dituzten irtenbideak edo aukerak proposatzea. Lan interesgarri eta zoragarri bat da, balio eta erabilgarritasun handikoa, izan ere, gizartea hobeto babesteko kolaboratzea suposatzen du. Eta horrez gainera, ingeniaritza kimikoan gure irakaskuntza eta ikerketa jarduerak betetzeko balio ikaragarria dauka, industria kimikoaren instalazio, prozesu eta arazo errealekin duen kontaktu hertsi horrengatik.

– Bestalde, azken hiru hamarkadetan jauzi kualitatibo hala nola kuantitatibo itzela atzemango zenuen. Zertan aldatu da zure hastapenetan eta gaur egun kimika irakastea?

Duela hiru hamarkadako irakaskuntza sinpleagoa eta erosoagoa zen irakaslearentzat, baina askoz mugatuagoa. Orduan ez zegoen ordenagailurik irakasleentzat edo ikasleentzat, eta internet ez zen existitzen. Irakasleak, irakasgaia prestatzeko, informazioa liburu espezializatu gutxi batzuetatik (lortzeko zailak zirenetatik) ateratako eta sintetizatutako informazioa erabiltzen zuen eta irakaskuntza klase magistralen bidez eta arbelaren erabilera intentsibo bat eginez garatu ohi zuen. Ikasleen informazio-iturri bakarra irakaslea zen eta ezinbestean apunteak hartu behar izaten zituzten, ohikoa baitzen irakasgaiaren eduki guztiak estaltzen zituen liburu bakarra ez existitzea. Gaur egungo unibertsitateko irakaskuntzak ez du zerikusirik harekin, izan ere, baliabide ugari daude erabilgarri: ordenagailuak, irudiak, testuak eta bideoak proiektatzeko ikus-entzunezko ekipoak, eta internet, eskaintzen dizkigun informazio eta aukera guztiekin, arbelaren erabilera askoz mugatuagoa da eta ikasleak ikaskuntza plataforma birtualak erabiltzen ditu zeinetan irakasgaiaren eduki teorikoak nahiz praktikoak aurkitzen dituen. Gaur egun, ikasleei askoz informazio gehiago, osatuagoa eta errealistagoa transmititu ahal zaie; irakaskuntzaren pisua jadanik ez dagokie soilik klase magistralei; hauek, ikasleei esleitzen zaizkien lanekin eta proiektuekin konbinatzen dira, eta irakasle-ikasle interakzioa nabarmenki hobetu da posta elektronikoari eta irakaskuntza-plataforma birtualei esker. Eskuragarri dagoen informazio eta hedabide ugariren eta inguratzen gaituen mundu hain aldakorraren aurrean, ezinbestean errealitate bihurtu behar izan ditugu “ikasten irakastea” eta ikasleak “ikasten ikasi dezala” esaerak.

Funtsezko erronka bat da jardueran datuen erabilera masiboa eta adimen artifiziala kimikari txertatzea

– Zeintzuk dira etorkizuneko Ingeniari Kimiko batek topatuko dituen erronkarik nagusienak?

Alde batetik, kalitatea, segurtasuna, ingurumena eta jasangarritasuna barne hartzen dituen legedi eta araudi itzel, gorakor eta gero eta zorrotzagoa barneratu eta aplikatu beharko ditu.

Bestalde, lortu beharko du sektore kimikoko prozesuak eta jarduerak ingurunearekiko erabat seguruak, jasangarriak eta adeitsuak izatea, baina kostuak optimizatuz eta lehiakortasuna galdu gabe.

Azkenik, beste sektore ugaritan bezala, funtsezko erronka bat da jardueran datuen erabilera masiboa eta adimen artifiziala (big data, machine learning, deep learning) barne hartzea, xedea izanik prozesuak optimizatzea eta seguruagoak, eraginkorragoak eta lehiakorragoak bihurtzea, aipatu teknologiek ahalbidetuko dituzten iragarpenak eta iradokizunak direla medio: prebentzioko mantentze-lana, ekoizpena eskariarekiko doitzea, formulazio berrien portaeraren simulazioak, operazioko aldagai ezberdinen eraginaren simulazioa, kontsumo energetikoak murrizteko prozesurako parametroen aldakuntza eta bestelako aukeren sorta zabal bat.

– Sektore hau, bestelako arlo teknikoen kasuan bezala, beti postu maskulinoekin lotu izan da. Zure ustean sektorean behar adinako ordezkaritza femeninoa al dago?

Unibertsitateko nire jardueraren hasieran (80. hamarkada) ez zen emakumerik ikusten solairu kimikoetan, laborategietan izan ezik, baina pixkanaka bere presentzia hedatuz joan da, gaur egun nabarmena izatera heldu arte. Agian ez da emakume askorik ikusten kaskoa eta botak jantzita ekoizpeneko zuzendari gisa solairu kimikoa gobernatzen, baina ugariak dira kalitateko, segurtasuneko eta/edo ingurumeneko zuzendari lanean jarduten direnak.

– Nola animatu talentu gaztea arlo honetan interesatzera eta euskal industria Kimikoan lan egitera?

Ikusarazi behar zaie kimikak bizitzarekiko duen lotura eta erabilgarritasuna, industria kimikoak gizarteari egiten dion ekarpen itzela. Ezjakintasunagatik, joera bat dago pentsatzeko establezimendu kimikoek ez dutela zerikusirik gizartearekin, badirudi ingurumena kaltetzearen truke aberasten ari diren gutxi batzuen negozio bat dela, azken finean gure eguneroko bizitzarako ezinbestekoak diren produktuak (gasolina, material plastikoak, detergenteak, kosmetikoak, produktu farmazeutikoak, etab.) fabrikatzen soilik ari direnean, eta halakorik gabe gaur egun gozatzen ditugun konforta eta baliabideak eskuratu ezin izango genituzkeenean. Funtsezkoa da haiei transmititzea industria kimikoa behar-beharrezkoa dela, ingurumenarekiko segurua, adeitsua eta jasangarria izatea lortu behar dela eta ekarpen izugarria duela egiteko trantsizio berdeari hala nola ekonomia zirkularrari (hondakinen birziklapena) eta material berrien sorrerari, esaterako material adimentsuak, zeinek ageriko aldaketak esperimentatzen dituzten nolabait estimulatzen direnean (termokromatikoak, elektroaktiboak, forma memoriadun materialak, material auto-suspertzaileak, besteak beste), sektore sanitarioan aplikatzeko material bio-bateragarriak eta bionikoak edo goi mailako prestazioko materialak zeinek ahalbidetuko duten lortzea eguzki-gelaxka eraginkorragoak, autonomia handiagoko bateriak, eraikuntza material iraunkorragoak, plastiko biodegradagarriak edo erraz birziklatu ahal direnak, etab., laburbilduz, gizateariaren eboluzioa, ongizatea eta arazoen ebazpena bultzatuko duten material berriak.

– Emakumea eta industria. Dagoeneko bereizezina den binomioa. Nola susta genezake?

Nire ustean emakumeak gaur egun industrian duen presentzia nahiko nabarmena da. Hedabideak, internet, sare sozialak, etab. gizonezkoak nahiz emakumezkoak jarduera mota orotan dabiltzala erakusten ari zaizkigu, bai industrian eta bai bestelako sektoretan; lanbideak gero eta gutxiago etiketatzen dira maskulino edo femenino bezala. Uste dut sustatu behar dena sektore guztietako aukeren berdintasuna dela, gizonezkoek eta emakumezkoek euren lan jarduera gehien interesatzen zaien esparruan garatzea hauta dezaten. Jarduera eta lanbide orotan parekotasuna egotea ez zait errealista iruditzen.

Industria kimikoak trantsizio berdean betetzen duen zeregina garrantzi handikoa da. Prozesu kimikoen bitartez energia hala nola lehengai kimikoak eskura daitezke iturri berriztagarrietatik.

– Karbono zuntzak birziklatzerakoan lurrinaren balioa handitzeko metodo baten patentean parte hartu duzu. Zure esperientziarekin, nola baloratzen duzu industria kimikoak trantsizio berdearen erronkan duen zeregina?

Industria kimikoak trantsizio berdean betetzen duen zeregina garrantzi handikoa da. Prozesu kimikoen bitartez energia hala nola lehengai kimikoak eskura daitezke iturri berriztagarrietatik (materia begetala edo etxeko nahiz industriako hondakin organikoak). Erregai fosiletatik eratortzen diren produktu guztiak (petrolioa, ikatza, gas naturala) biomasatik eskura daitezke, hidrogenoa eta gasolina barne; biofindegiko prozesuak ditugu hizpide.

Bestalde, industria kimikoak konponbide bat eman ahal dio hondakin polimerikoek edo plastikoek suposatzen duten egungo arazo itzelari. Hauek petroliotik eratorritako lehengaietatik abiatuta sintetizatzen dira; tratamendu termokimiko baten bidez prozesua leheneratu daiteke, jatorrizko substantzia kimikoak edo bestelako produktu baliotsuak berriro eskuratu ahal izanik. Adibide garbi bat da aipatutako patentea, zeinek karbono zuntzezko eta erretxina polimerikoaz osatutako materialen hondakinak birziklatzeko prozesua optimizatzea ahalbidetzen duen; berotzen denean erretxina deskonposatu egiten da, berriz erabiltzeko karbono zuntz garbia eta erabilgarria lortuz, eta erretxinatik eratorritako lurrinen tratamendu termokimikoarekin substantzia kimiko baliotsuak eta hidrogeno ugariko gasak dakartzaten likidoak ekoizten dira.

-Ildo horretatik, hidrogenoa elementu giltza bezala posizionatzen ari da eta Euskadi jadanik etorkizuneko mugikortasunean eta energian garrantzi handiko ‘hub’ bat da. Zeintzuk dira erronkak?

Hidrogenoa (H2) protagonismo handia lortzen ari da etorkizuneko energia berde bezala, zero isurpenekin, bai elektrizitatea sortzeko erregai piletan erabiltzen denean eta bai motorretan, turbinetan edo galdaretan erabiltzen denean. Hala ere, bide luzea dago ibiltzeko eskala handiko errealitate bat izatera iritsi aurretik.

Arazo nagusiena da hidrogenoa zehazki energia berdea izatera heltzeko, haren ekoizpen prozesua halaber berdea izan behar dela; horretarako, energia berriztagarriak (elikoa, fotovoltaikoa, eguzki-energia) erabiliz uraren elektrolisia dela medio ekoitziko da edo bestela prozesu termokimikoen bitartez lortuko da biomasa edo hondakin organikoak bezalako lehengai berriztagarrietatik abiatuta. Edozein kasutan, gaur egun, aukera bietako edozeinek ekoizpen gastu askoz ere handiagoak dakartza gas naturaletik edo petroliotik eratorritako frakziotatik abiatuz ohiko moduan eginiko H2-aren lorpenarekin alderatuta. Iturri berriztagarriekin eginiko elektrolisia fenomeno atmosferikoen mendean egotera mugatuta dago eta horrek baldintzatu egiten du eskariaren araberako eta eskala handiko ekoizpena. Bigarren aukerak, H2 ekoizteko eta plastikoak bezalako hondakinen tratamendurako konponbide bat izateko eragingarriak dakartza, baina azpi-produktu solido eta likido ugariren sorkuntza hala nola H2.-rekiko bestelako gasen sorkuntza eskatzen duen prozesu oso konplexua da. Nahikoa da kontuan hartzea, adibidez, egurrean hidrogenoaren pisua % 5-6koa soilik dela, eta hondakin plastikoen kasuan ehunekoak oso aldakorrak dira baino gehienez % 16ra iritsi litezke; gainerako % 84-95a azpi-produktuei dagokie, eta horiek kutsagarriak edo arriskutsuak ez izateaz gainera, nolabaiteko erabilgarritasuna edo balioa izatea lortu behar da, prozesua ekonomia eta ingurumen mailan bideragarria izateko.

Bigarrenez, bide luzea geratzen da aurretik H2 berdea (hidrogeno-zerbitzuguneak) eskala handian ekoizteko beharrezko instalazioen eta azpiegituren garapenari dagokionez, hala nola haren biltegiratze, banaketa eta aprobetxamendu masiborako; banaketa-sareak edota egungo motorrak, turbinak eta galdarak ez daude prestatuta H2 gordinarekin operatzeko, eta apenas existitzen dira depositua betetzeko guneak (hidrogeno-zerbitzuguneak) eta daudenek hornikuntza ahalmen urria dute eta ez dira probetxuzko merkataritza instalazioak, hidrogenoa etorkizuneko bektore energetiko bezala sustatzera bideratutako ekimen, proiektu edo programa publiko edo pribatuen bitartez finantzatuak baizik.

Azkenik, hidrogenoaren garapenerako garrantzi handiko alderdi bat segurtasuna bermatzea da. Hidrogenoa gas oso suharbera da kontzentrazioen tarte oso handi batean (% 4-74ko airea), beraz, sute eta eztanda arrisku handia dakar; H2-a existitzen diren molekularik txikienekin osatuta dago eta ondorioz bere hedapenerako eta jariorako aukera oso altua da, H2-a sugartzeko behar den energia minimoa da, horregatik, txinparta edo kolpe batek sugartzea eragin lezake edo berotzeagatik soilik, auto-gartu liteke. Horri guztiari erantsi behar zaio, H2 -ak masa unitateko energia maila handia eduki arren bolumen unitateko bere energia urria dela, eta horrek inplikatzen du, bolumen handiak okupatuz garraiatu eta biltegiratzeko, presio oso altuekin egin behar dela, 700 bareen arabera, eta horrek bere segurtasuna are gehiago arriskatzen duela.

Orainaldian jadanik existitzen dira energia berriztagarrietan oinarritutako hidrogeno-zerbitzuguneak, biomasatik abiatutako H2-a ekoizteko solairu esperimentalak, hidrolinerak, H2,-ko autoak eta autobusak, etab. H2-aren ekoizpen eta erabilerarako instalazioak erabilgarri daude; erronka da eskala handian ekoiztea, banatzea eta kontsumitzea, modu lehiakor, seguru eta jasangarri batean, horrela hidrogenoaren erabilera orokortu bat lortzeko.

Zorionez Euskadik 78 erakunderekin osatutako partzuergo bati dagokion H2-aren euskal artekari batekin kontatzen du, zeinek 2021ean Petronor eta Repsol-en ekimenez sortu ondoren, enpresa ugari eta hainbat erakunde barne hartzen dituen, helburu izanik hidrogenoaren erabilera sustatzea energia, industria, egoitza eta mugikortasun sektoretan. Gaur egun, hidrogenoaren ekoizpen eta erabilera orokorturako planteatzen diren erronka ezberdinak ebazteko asmotan dabiltzan 38 proiekturekin kontatzen du.

Euskadiko industria kimiko handietako segurtasun maila altua da gaur egun.

– Zure ibilbidera itzuliz, ikerketa eta irakaskuntza alde batera utzita, halaber substantzia arriskutsuak dauzkaten establezimenduetako txostenen ebaluaketan kolaboratu izan duzu. Zein da segurtasun eta prebentzio maila Euskadin? – Nola eboluzionatu du segurtasunarekiko eta prebentzioarekiko konpromisoak zure lanbide ibilbidean zehar?

Euskadiko industria kimiko handietako segurtasun maila altua da gaur egun. Industria kimikoaren alde eginez, esan behar da, oro har, segurtasunarekiko eta prebentzioarekiko kontzientziazioa beste industria batzuetakoa baino handiagoa izan dela. Iraganean sektore kimikoaren establezimenduetan (Seveso (Italia), Bophal (India), San Juan Ixhuatepec (Mexiko), etab.) gertatutako ezbehar larriek eragin dute administrazioek substantzia arriskutsuekin lotutako arriskuak prebenitu eta kontrolatzeko legedi erabat zorrotz ugari ezartzea, bai establezimenduen barruan eta bai kanpoan, eta enpresa kimiko ugarik, norbere interesa eta kontzientziazioa tarteko, jada operazio prozedura seguruekin eta segurtasun maila altuekin kontatu izatea, segurtasun arloko ondoz ondoko legeak agertu baino lehen.

Euskadin AVEQ-KIMIKA-ren (Euskadiko Enpresa Kimikoen elkartea) laguntza baliotsuarekin kontatzen da, Euskadiko 100 enpresa baino gehiago barne hartzen dituen elkarte bat, zein enpresek sortu duten bere segurtasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko hala nola sektorea eragiten duen berealdiko legediaren konplimendu zorrotza lortzeko helburuarekin. Kidetutako enpresen artean 30 inguru daude zein, substantzia arriskutsu ugari biltegiratzeagatik, arriskutsuagoak kontsideratzen diren eta horregatik zorroztasun handiko 840/2015 ED legearen eraginpean daude, eta haren arabera onartzen diren substantzia arriskutsuak tartean izaten dituzten ezbehar larriekin lotutako kontrol neurriak, Seveso Zuzentaraua (arestian 1272/1999 ED) osatzen dutenak.

Jada aipatu dudan bezala, enpresa hauek behartuta daude Segurtasun Txosten konplexu batzuk prestatzera zeinetan substantzia arriskutsuekin lotutako balizko ezbeharrak eta bere ondorioen garrantzia aztertzen diren, eta horien arabera Administrazioak Kanpo Larrietako Planak elaboratzen ditu biztanleria, ingurumena eta ondasun materialak babesteko.

2006an, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoaren eta Ingurumenaren Departamentua, Euskoiker Fundazioaren bidez, Eusko Jaurlaritzaren aldetik akreditatua izan zen Segurtasun Txostenen Erakunde Ebaluatzaile bezala eta ordutik aurrera aipatu txostenen ikuskapen sakonean kolaboratzen aritu gara. Ordura arte soilik txostenen ikuskapen formal bat egiten zen; horregatik EJ-ko Industria Departamentuak gure kolaborazioa eskatu zigun.

Hasiera batean konturatzen ginen Segurtasun Txosten ugari nabarmenki eskasak zirela, akats eta inkoherentzia ugari zituztela bai establezimenduaren deskribapenean eta bai ezbeharraren hipotesien planteamenduan eta ondorioen kalkuluan; hainbat txosten topatu genituen zeinetan agerikoa den beste establezimendu batzuetatik kalkatutako plantillarekin eginak zirela, are nabarmentzekoa izanik atalen batean establezimenduaren izena ez zela aldatu.

Ordutik aurrera, Seveso zuzentarauaren mendeko Euskadiko establezimenduetako Segurtasun Txostenen kalitatea, eta ondorioz establezimendu horien berariazko segurtasuna nabarmenki hobetu da. Industrialak askoz gehiago inplikatzen dira txostenen garapenean, kontsultategiak edo elaboratzen dituzten erakundeak zorroztasun eta zehaztasun askoz gehiagorekin aritzen dira, bereziki zainduz establezimendu zehatzari aplikatzea.

AVEQ-KIMIKA elkarteak zerbitzu askoz teknikoago bat ematen die enpresa kideei, are horietako askorentzat Segurtasun Txosten propioak elaboratuz; Eusko Jaurlaritzak, erakunde ebaluatzaileekin eta AVEQ-KIMIKA-rekin lankidetzan, Segurtasun Txostenen elaborazioa erraztu eta arautu edo taxutzen dituzten gidalerroak eta irizpideak ezarri ditu; txostenen ebaluaketetan ezbeharren arriskuak murrizteko neurriak proposatu ohi dira, bai gertatzeko aukera murrizteko eta bai ondorioen helmena murrizteko, eta industrialek, zentzuzko modu batean posible den neurrian, neurri horiek ezartzen dituzte, Administrazioak informazio-saioak eskaintzen dizkio Seveso-ren mendean dagoen establezimendu bakoitzaren biztanleria mugakideari, ezbeharraren alarmaren kasuan nola jokatu jakiteko, eta horrez gainera simulazioak egiten dira eta lankidetza hestua dago Administrazioa, industria (AVEQ-KIMIKA-ren ordezkaritzarekin) eta Erakunde Ebaluatzaileen artean.

Hori guztia hobekuntza drastiko eta iraunkorra bihurtu da biztanleria, ondasun materialak eta ingurumena babesteari dagokionez, industria kimikoan substantzia arriskutsuekin jazo litezkeen ezbehar larrien arriskuei aurre egiterakoan.