Ezagutzea interesatzen zaizun kantua (sirenarena): honelakoa da larrialdi kimikoko soinua
Larrialdi kimikoko sirena abisuko elementu garrantzitsuenetako bat da alerta kasuetan. Ikas itzazu bere soinu bereizgarria eta zure babesa ziurtatzeko kadentzia.
Nahiz eta ikusmena zentzumen preziatuenetako bat izan, larrialdi-egoerez hitz egiten dugunean entzumena ikusmena bezain garrantzitsua da. Izan ere, gas eta lurrun kimikoen ihesagatik alerta egoera bat ematen denean, larrialdi kimikoko sirenak lehen abisu-sistemetako bat dira.
Gaur egun EAEko 14 udal daude non arrisku kimikoen aurreko prebentzio eta segurtasun planetan sartutako enpresaren bat kokatzen den. Hala ere, gas-hodeiak edo lurrun toxikoak eratzera heltzen diren haiek bakarrik dauzkate sirenak.
Sirenaren bat duen instalazio batetik hurbil egotearen kasuan, Europar Batasunean zehar ohikoak diren eta sirenek ezin hobeto funtzionatzen dutela egiaztatzeko, dezibelioak neurtzeko eta populazioa bere soinura ohitzeko aldizkako simulazioak egiten dira. Garrantzitsua da nola entzuten den ondo ezagutzea eta larrialdi kimikorik egotekotan zer egin behar den ondo jakitea. Hona hemen Muskiz-en egindako azken simulazioaren adibidea bat:
Ezagutzan al duzu larrialdi kimikoaren sirenen aktibazioaren soinua?___ ¿ Conoces el sonido de activación de las sirenas por emergencia química? pic.twitter.com/Z2Y2tRGu6B
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) 15 de julio de 2019
Nolakoa da larrialdi-kimikoko sirena baten soinua?
Larrialdi kimikorik egotekotan abisu akustikoak
-
Alerta hasiera: uhin-soinuko hiru seinale akustiko igortzen dira.
-
Seinale bakoitzak minutu bateko iraupena
-
5 segunduko isiltasun-tarteak euren artean.
-
5s isiltasuna 5s isiltasuna
1 min 1 min 1 min
30s