Blog

Zure auto babeserako

informazioa

Altu hegan eginez: kimika industria aeronautikoan eta aeroespazialean

Sektore aeronautikoak eta aeroespazialak asko zor dio industria kimikoari. Aireontzien material eta teknologia gehienak, zirkuitu digitaletatik hasi eta fuselajeko materialeraino, aurkikuntza kimikoei esker fabrikatu dira.

Industria kimikoa funtsezko zatia da industria aeronautikoaren eta aeroespazialaren hornidura-katean, hegazkin eta kohete erresistenteagoak, seguruagoak eta eraginkorragoak fabrikatzeko oinarrizko materialak ematen baititu.

Material horien artean honako hauek aurkitzen dira: aluminio eta titaniozko aleazio arinak; konpositeak eta polimeroak, hots, beira-zuntzez indartutako poliesterra (FRP) edo dentsitate handiko polietilenoa (HDPE); era guztietako erretsinak eta zigilatzaile kimikoak; erresistentzia handiko lubrikatzaileak eta fluido hidraulikoak; segurtasun-elementuak, tartean, oxigenoa larrialdi-sistemarako edo suaren aurkako materialak; eta fuselajerako edo motorretarako funtsezko beste atal asko.

Halaber, industria kimikoa funtsezkoa da energia berdeak eta erregai eraginkorragoak garatzeko. Ingurumen-inpaktu txikiagoa lortu nahi da, sektore aeronautikoaren eta aeroespazialaren iraunkortasuna hobetzearekin batera. Ildo horretan, txosten batzuen arabera, hidrogenoa errealitate bat izan daiteke aireontzien propultsioan 2035. urtean.

Volando alto: la química en la industria aeronáutica y aeroespacial

Era berean, material gero eta aurreratuagoak, arinagoak eta erresistenteagoak erabiltzeari esker, aireontzien pisua %50 murriztea lortu da. Ondorioz, erregaia gutxiago kontsumitzea ere lortu da, %25era bitarte, sektoreko fabrikatzaile handi baten datuen arabera.

Hegaldi altuetako ura: aeronautikan ura lantzeak duen garrantzia

Teknologia handiko material eta elementu horien guztien artean, ura bezalako oinarrizko zerbait sartu da. Elementu hori hainbat aplikaziotan erabiltzen da aeronautikan, ekipoen garbiketatik hasi eta gainazal metalikoen tratamenduraino. Beraz, ur tratatua izatea eskatzen du horrek.

Modu horretan, ekoizpen aeronautikoan erabiltzen den urak kalitate handikoa izateaz gain, iragazita egon behar du eta gazitasun baxua izan behar du, besteak beste, osagaien korrosioa edo narriadura saihestearren. Horretarako, kimikak esku hartzen duen tekniketara jotzen da; hala nola, alderantzizko osmosia mintzarekin edo klorazioa.

Volando alto: la química en la industria aeronáutica y aeroespacial

Gainera, sektore aeronautikoko eta aeroespazialeko ekoizpen-prozesuek hondakin-ura sortzen dute, eta hori ere tratatu egin behar da. Hemen, iragazketa fisiko-kimikoa aplikatzen da; hau da, partikulen propietateak aldatzen dira kimikoen bitartez (koagulatzaileak eta malutatzaileak), ondoren, bereizketa fisikoa egiteko (dekantazioa, flotazioa edo iragazketa).

Bestalde, kimika ere funtsezkoa da uraren tratamenduan eta hegaldi komertzialetan eta misio espazialetan kontsumitzeko elikagaien kontserbazioan. Izan ere, industria kimikoak elikadura espazialari lagundu dio atmosfera babeslean ontziratzeko teknikak garatuz. Orain, erronka da ontzi txikiagoak lortzea eta elikagaien bio-birsorkuntzako sistemak garatzea.

Ondorioz, oro har kimikaren eta bereziki industria elektrokimikoaren laguntzarik gabe, nekez lortuko genukeen gaur egun aire-garraioan dugun segurtasun- eta eraginkortasun-maila. Era berean, espazioaren konkistak asko zor dio sektore horri, errespetu, segurtasun eta iraunkortasunarekin, gure planetako baliabiderik preziatuenetako bat aprobetxatzen baitu gorago iristeko; hots, ura.

Volando alto: la química en la industria aeronáutica y aeroespacial

Foto: © ESA-CNES-Ariane Space