Lehenik proba, gero behin-betiko bertsioa: jada 112ko alertak jasotzeko prest duzu mugikorra
Zure mugikorrak alarma dei bat egingo du, dar-dar eginez eta pantailan alerta-testu bat bistaratuz, biztanleria kaltetu lezakeen larrialdi, katastrofe edo ezbehar baten eraginpeko eremu batean aurkitzen bazara. ES-Alert dugu hizpide, herritarrentzako abisu-sistema bat zeinek larrialdiari buruzko informazioa eta auto-babesteko instrukzioak dakartzan.
ES-Alert, Alerta Nazionalerako Sarean (RAN-PWS) barne hartutako Herritarrentzako Alerta Sistema – Public Warning System berria da. Bere hedapena UE 2018/1972 Zuzentarauari (110. art.) dagokio eta herrialde kideak telefonia mugikor bidezko alerta sistemak inplementatzera premiatzen ditu.
Sistema hau lokalizazioaren teknologian oinarritzen da eta berehalako edota aribideko arrisku baten eraginpean leudekeen eremuetako mugikorretara SMS abisuak bidaltzea ahalbidetzen du. Bere funtzionamendua oso sinplea da:
- Agintaritzak larrialdiko egoera bat atzematen
- ES-Alert sisteman(RAN-PWS) alerta bat aktibatzen da.
- Sistemak alerta bat igortzen du kaltetutako eremuko mugikorretara. Mezua alda liteke larrialdi motaren arabera.
Prozedura honek Gelaxka bidezko Hedapenaren (Cell Broadcast) teknologia du oinarri eta ez du eskatzen programarik edo app-ik instalatzea. Hau da, zuzenean irrati-konexio erabiltzen du telefonia mugikorraren antenarekin, beraz, ordenagailuren bateko sareari konektatzea soilik eskatzen da.
Eta alerten larrialdiko izaeragatik, hauek telefonoa isilik, blokeatuta edota “Ez molestatu” moduan dagoenean ere gauzatuko dira. Gainera, mezua pantailan agertuko da “Onartu” botoia sakatu arte. EZ da mezurik jasoko soilik terminal itzalietan edo estalduratik kanpo dauden haietan.
112 Alderantzikatua
Mezu hau jasotzeko inolako app-ik behar ez izan arren, larrialdiko zerbitzuek funtzionaltasun hau barne hartzen duten aplikazioak jaurti ahal dituzte. Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak – SOS Deiak 112, jada 2020an inplementatu zuen funtzio hau, alerta geolokalizatuak igortzeko halaber 112 Alderantzikatua bezala ezagutzen dena.
Bestalde, terminalak alertak jasotzeko modu predeterminatuan konfiguratuta egon arren, beti gomendatzen da hori egiaztatzea. Soilik hautatu zure mugikorraren doikuntzak eta egiaztatu gobernuaren larrialdiko abisuen edo alerten menua.
ANDROID: DOIKUNTZAK > JAKINARAZPENAK > DOIKUNTZA AURRERATUAK > HARIRIK GABEKO LARRIALDI ALERTAK
- ALERTAK BAIMENDU (AKTIBATUTA)
- BABES ZIBILEKO AURRE-ALERTA (ATIBATUTA)
- DARDARA (AKTIBATUTA)
- ALERTA-TESTUA ADIERAZI (GOMENDATUA)
IPHONE: DOIKUNTZAK > JAKINARAZPENAK
- BABES ZIBILEKO ALERTAK (AKTIBATUTA)
Auto-babeserako aliatu bat zure poltsikoan
ES-Alert-en abantaila nagusienen artean, alertarekin batera, larrialdi zehatz baten kasuan nola jokatu jakiteko instrukzioak jasotzeko aukera dago. Adibidez, zer egin larrialdi kimiko baten kasuan, eta horrek konfinamendu edo hustuketa bat inplika ditzake, besteren artean. Zure poltsikoan segurtasunaren arduradun bat edukitzearen antzeko zerbait.
Sistema honen xedea da, besteak beste, uholdeak, suteak, fenomeno meteorologiko bortitzak, katastrofe naturalak edo ezbehar industrialak bezalako egoera larrietan berehala erantzutea. Beraz, ES-Alert aurrerapen itzela da pertsonak auto-babesteko orduan.
Industria kimikoan, ezbehar bat gertatzen denerako, industria mota honetatik hurbil dagoen biztanleriaren erreakzio goiztiar nahiz eraginkor bat bermatuko duten jarduketa-protokoloak, informazio-panelak eta larrialdi kimikorako sirenak dauzkagu.
Ildo beretik, ES-Alert sistema ez da iritsi egungo sirena edo megafonia bidezko alerta-sistemak ordeztera. Alegia, horiekiko modu paraleloan jardungo da, alertak pertsona ororengana iristea bermatuz. Eta barne hartzen ditu industria mota honen eremu batean aldi baterako leudekeen eta larrialdi kimiko bateko jarduera protokoloak erabiltzen ez dituzten turistak edo pertsonak.
Laburbilduz, Es-Alert erreminta bikain bat da segurtasuna hobetu eta larrialdiko egoeretan erantzun azkar eta eraginkor bat bermatzeko. Sistema hau egungo larrialdiko sistemetarako osagarri garrantzitsu bat da eta, zalantzarik gabe, bizitzak babesteko lagungarria izango da.