Blog

Zure auto babeserako

informazioa

SEVESO, zer da hori?

Seveso zuzentaraua Europar Batasuneko lege esparrua da, substantzia arriskutsuak parte hartu duten istripuak prebenitzea du helburu eta Italiako hiri baten izena hartu du. Zer gertatu zen Europako araudi hau sustatzeko?

 

SEVESO Zuzentaraua substantzia arriskutsuek parte hartzen duten istripu larriak prebenitzeko Europa Batasunaren barruko erreferentziazko araudia da. Bere helburu nagusia intzidente bat saihestea da, baina batez ere, gertatuz gero, pertsonengan eta ingurumenean eragindako ondorioak murriztea.

Zuzentarau hau – etengabe aztertzen eta eguneratzen dutela– derrigorrezkoa da arriskutsutzat sailkatutako substantziekin lan egiten duten industrientzat. Planta edo jarduera bakoitzari datxekion arriskuak identifikatzea exijitzen du eta baita horiek ebaluatzeko sistema bat edukitzea ere. Horrez gain, kasu bakoitzerako prebentzio neurri zehatzak edukitzea exijitzen du, eta baita, istripua gertatuz gero, ondorioak arintzen dituen jarduera plan bat ere.

Bere azken errebisioa SEVESO ZUZENTARAUA III da (2012/18/UE), gure ordenamendu juridikora  840/2015 EDn eramanda. Hura eguneratu da, hainbat istriputan ikasitakoaren ondorioz, besteak beste, Bhopal-en (India) 1984an gertatutakoa; Enschede (Herbehereak), 2000. urtean; eta Tolosakoa (Frantzia), 2001ean. Baina araudi honen benetako sustatzailea bere izena eman dion Italiako iparraldean kokatutako herrialde txikian bilatu behar da.

SEVESO: dena aldatu zuen gertaera

1976ko uztailaren 10ean Seveso hiriko planta kimiko batek Europako istripu kimiko garrantzitsuenetariko bat jasan zuen. Kontrolik gabeko erreakzio batek presioa igo zuen, eta horren ondorioz, atmosferara 2kg inguru TCDD (herbizidak egiteko erabilita) askatu ziren, bertako 18 km2  gutxi gorabehera kaltetuz.

Larrialdi plan egokirik ez zegoenez, gertaera kontroletik kanpo kokatu zuten hainbat segurtasun akats eragin ziren: 200.000 lagun baino gehiago atera behar izan zituzten eta berrogei lagun inguruk isuriaren kaltea zuzenean jaso zuten.

Hildakorik egon ez arren, istripu honek Europar Batasunari industria kimikoetan istripuak gertatzearen arriskuez jabetzera bultzatu zion. Kezka horren ondorioz, Seveso Zuzentaraua ontzat eman zen, non industria segurtasun arloko eskualdeetako eta mugaz bestaldeko hainbat alderdi aipatzen ziren eta istripuei bermearekin aurre egiteko barne eta kanpo larrialdietako planak ezartzen ziren.

Hurrengo errebisioek bestelako neurriak sartu zituzten, besteak beste, industria kimikoen inguruko lurzoruaren okupazioaren kontrola; substantzia arriskutsuen biltegiratzea eta trataera; jarduera gehiago barne sartzea eta substantzia arriskutsuak sailkatzeko sistemaren aldaketa; edo informazio gehiago eskuragarri jarri zen, langileei zein industria horietatik gertu bizi zirenei.

Nabarmendu behar da, Seguridad KIMIKAko enpresa guztiek 840/2015 EDri men egiten diotela, Europar Batasuneko segurtasun maila gorenekoa. Plantetako larrialdi planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatzen dira, Segurtasun Txostenaren entregaren bidez. Horri buruzko informazio guztia Larrialdietarako Arreta Zuzendaritzaren web orrian kontsultatu daiteke.